Jesus Ugartemendia Learreta
Mundaka (Bizkaia) (1929)
Biografia
Goikokalean jaio zen, gaur egun desagertuta dagoen etxe batean. Goikokalean bertan hazi eta bizi izandakoa da. Aita Portuondo baserrikoa zuen eta ama Sukarrietakoa. Aita nabegatzailea izan zuen eta gerra garaian gudari ibili ostean, preso hartu eta hiru urtez egon zen kartzelan eta langile-batailoietan. Umetan, Tribisarrospen egon ziren fraideekin eta herriko eskola nazionalean ikasi zuen. Hamahiru urtegaz hasi zen beharrean eraikuntza lanetan. Bermeorako trenbidea egiten ere ibili zen nabigatzaile joan arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUD-001 | 2012 | Mundakako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUD-002 | 2012 | Mundakako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute