Felix Martinez Etxebarria
Morga (Bizkaia) (1931-2020)
Biografia
Galdakaoko Errekalde auzoan jaio zen 7 neba-arrebako familia batean. Bere gurasoak ere bertakoak zituen, baina aita uritik ekarritakoa zen. Lau urtegaz, Franco aurretik, euskarazko ikastolan ibili zen Galdakaon; gero, frankismoan, ostera, Kurtze auzoko eskolan ibili zen. Gosea zela-eta, etxetik alde egin zuen eta Morgako Ola baserrira joan zen morroi lanetan eta bertan egon zen 11 urtez bertako seme bezala soldadutzara joan arte. Morgan, Olabarriko eskola partikularretara joten zen iluntzetan, lanak bukatu ostean. Soldadutza ostean, Bermeora joan zen beharrean Irurak-batera eta bertan bizi izan zen 3 urtez. Gerora, erretiratu aurreko 35 urtetan Iberdueron ibili zen eta Gernika-Lumora joan zen bizi izatera. Baserriko lanetan, ermandadean, buzterriak egiten... ibili zen urte luzez eta bertako bizimoduaren berri eman digu grabazio honetan. Nahiz eta Gernikan bizi, Morgako hizkera gorde du; hori dela-eta, eta bertakoa kontuak kontatzen dituelako, kokatu dugu Morgako herrian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MOR-003 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?