Felix Bilbao Aita Felix
Morga (Bizkaia) (1932)
Biografia
Morgako Ganbe auzoko Zugazagabekoa baserrikoa. Gurasoak ere morgarrak zituen. Bederatzi neba-arreba izan ziren. 1932. urtean jaio zen, zezeilaren (otsaila) 29an, bisurtea zen eta umorez dioen moduan, lau urterik behin baino ez ditu betetzen urteak. Eskola garaiko kontuak, orduko zigorrak eta olgetak kontatzen ditu grabazio honetan. Gerra denboran umea izan arren, ondo gogoan du etxetik zelan egin zuten alde oiloak gurdian hartuta eta orduen bizitako guztiak eta arriskuak. Kastrexanan egon ziren pare bat hilabetez. Euskara batuaren eta bizkaieraren irakaspenari buruzko hausnarketa bat ere egiten du. Mutikotan Arantzazura joan zen fraide izateko asmotan. Berbakeran igartzen zaio pertsona ikasia eta jaso dela; izan ere, ez du bere herriko, Morgako, euskara egiten osotasunean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MOR-004 | 1986 | Fondo partikularrak | Marisa Egiluz | ||
MOR-005 | 1986 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | BegoƱa Atxa - Jon Aurre Azurmendi - Luis Alberto Garcia - Karmele Larrea - Loli Uribe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute