Mitikile-Larrori-Mendibile (Zuberoa)

Alabak euskaraz, semeak ez

Alabak euskaraz, semeak ez Mitikilen jaio eta Ündüruinen bizi azken 22 urtean. Senarrak, Sarrikotapeakoa, ulertzen du euskara baina gutxi mintzatzen da. Alabak egiten du baina semeak ez. Etxean ikasi behar omen da lehendabizi euskara, etxeko euskara, zuberotarra.
Mitikilen jaio eta Ündüruinen bizi azken 22 urtean. Senarrak, Sarrikotapeakoa, ulertzen du euskara baina gutxi mintzatzen da. Alabak egiten du baina semeak ez. Etxean ikasi behar omen da lehendabizi euskara, etxeko euskara, zuberotarra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk, zer izen duzu? Zer izen?
- Maiana.
- Maiana?
- Bai.
- Eta beste izena?
- Ager.
- Ager?
- Bai, üskaaz.
- Euskaraz?
- Bai.
- Beti euskaraz?
- Bethi üskaaz.
- Eta non sortua?
- Mithikilen.
- A Mithikilen?
- Bai, heben kantin.
- Bai, ezagutzen dut, bai.
- Bai.
- Eta gero, noiz etorri zinen hona bizitzera?
- E... hunat... hunat, badizü oai hogeita bi urte heben giala. Bestela, Sarrikotapin...
- A, Sarrikotapean?
- Hor kantin.
- A bai, ezagutzen dut.
- Bai. Ene senharra han sorthüik düzü.
- A bai? Eta euskalduna da ere bai edo...?
- Bai bena ez dizü /eztizü/ paketik elhestatü.
- Ez?
- Ez. Ordin oro entelegatzen dizü bena ez hanitx elhestatzen.
- Hori da. Eta zure alaba guziek badakite?
- Alhabak badakizü bai, heinbat untsa, eta semik khasik batee.
- Kasik batere?
- Oro entelegatzen dizü bena ez elhestatzen paketik. Aita bezala.
- Baina zuk erakutsi diezu biei.
- Bai!
- Bai.
- Bai, etxen.
- Etxean?
- Etxen, bethi hoi erraiten dit, etxen.
- Zure iduriz hala behar da, bestela...
- Bai, ene... ene üdüiz bai, etxen behar dizü ikhasi. Beste gaizak oro bezala, etxen ikhasi üskaa.
- Bestela, ez da...ez da gauza bera...?
- Ez düzü /eztüzü/ batee bera, ez.
- Ez da gauza bera?
- Ez, zeen... heben ez dizie /eztizie/ oroek ikhasten xibeotarra...
- Ez?
- Edo batua, edo... besteik düzü.
- Eta zure iduriz, xiberotarra ikasi behar da?
- A gutako bai. Gutako bai. Eni ejerrena zitazüt hua. Hua beitüt ikhasi!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia