Mendexa (Bizkaia)

Baserriko erremintak II

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MDX-006-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko erreminta batzuen erabilera azaltzen du: nabarra, bostortza, igitaia eta gurdia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste erremintxak, ba, nabasaijje be bai. Ixeten da, ba. .. errestu eitxen dau arek, erretena eitxen dau da bertara artu ereitxeko be ondo eitxesan lenao, artu be eitxesan bertara. Lurre astertu eiten dau arek, nabasaijjek.
Bestie, bostortza, txarrena esateutze batzuk, baiña bostortza esatentzau guk. Arek estau astertzen lurrik; arek mamiñe eitxen dau baiña estau… astertu barik eitxen dau, bostortzak.
Bedarra ebateko lenao, ba, itaijje erabiltxesan. On segie ta kodaiñe-edo. Ta eru teko, ba, burdijje, bedarra eruteko da simaurretako-ta... burdijje.
Burdijje, ba, egurresko, burkanie ta burpille' pe egurreskuek lenao, berton einde, arotzak berton eitxeben: tira batzuk txapaskuek, burdiñezko tira batzukin de uela bueltan, burdiñasko eulas; da pertikie, espatie da ardatza, ...astuek eukitxebasan... egurresko astuek lenao da soiñue jo eraitxeutzen lenao ganera burdijjari... arriotarako ta erutebesenien. .. txiliñerakin de beijjek, txiliñerakin de, sapak eta borlak, euren borlakin de beijjen burutako narrue, ardi narruas eitxeutzen...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia