Etxean egindako bainujantziak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-012-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bainujantziak nolakoak ziren aipatzen du. Berak egindakoak erabiltzen zituen. Kamiseta eta gonarekin, Elgoibarko Alkorta fabrikako oihalarekin. Mutilek praka zabalak janzten zituzten.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: MEN-012/012
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Hor plaia aittatu dezu ta nik kuriosidadea dauket. Orduko baiñujantzik nolakoak zien?
- Norbeak indakuak’e bai! Nik neuk indakuak ibili najittunan!
- Nolakoa? Osokoa?
- Ba, esango diñat. Ez. Kamisetia, nik ondio goguan jakanat, rosa tintau najonan. Ta gero txori bat in...
- (Hiztuna 2) “¡Como saldría del baño!”
- “Oye”... Hi, txori bat in najionan, hola, teliakin. Ta in festoia bueltan ta bueltan. Ta gero gonia... Len Alkorta telia ezautu zendun zuk? Ez, ezta?
- (Hiztuna 2) Bai!
- Fabrikia, Alkorta... Elgoibarkua? Fabrikia... ez jakixat /etxakixat/ esistitzen dauan.
- Gu oaindio umek gea ta!
- Telia itten jonen. Telia itten jonen han, e, telia. Ta tela tiesua itten zan. Ta gonia zan, ba, tieso-tieso. Norbeak e! Neuk indakua, e! Kanpanan ein, buelo pixkatekin. Rosa ipiñi. Bestia rosa...
- Elegante.
- (Hiztuna 2) “Y el pajarito”.
- Neure ustez... dotore!
- Eta mutillek?
- E, ba, mutillek ze esango diñat, ba! Harek praka zabal-zabalak barrenak zittuela. Han ibiltzen zittunan!
- (Hiztuna 3) Trajebaiñuak-eta ez?
- Ze... !
- Hauek ez zien fijauko mutillek nola juten zien ta!
- Fijau eingo giñanan, baiña, neska... holako atenzioik ematen! Ahal zauanak ahal zauana. Badakin ze dan? Ahal zauana. Dirua zekana beti distingiu. Ai... Nere lagun batek hola in ta: “Ezaun-ezaun dirua dakana. Ikusten den?”, dotore jantzitta bazauan.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!