Udan zapata zuriak; neguan beltzak
Feria egunetan Elgoibarrera joaten ziren dantzara. Udan zapata zuriak janzten zituzten eta neguan beltzak, udakoak negurako tindatzen zituzten.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:00:51
- Erref: MEN-012/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Zapatena... topolinuena esan bihar diñat! Ba, zeian... ferixa egunetan juten giñan zerera —Jaizue e!—, zerera... Elgoibarrea. Ta euzkittan jo-ta keian dantzan. Hamen ipinitta daon hori! Jo-ta keian euzkittan. Ta itten zan udan zapata zurixak ta neguan beltzak. Ta itten zian tintau harek, udakuak negurako.
- A, bai? Joe...
- Pentsau zela aprobetxatzen genduzen guk gauzak!
- Ta atzea udan ze itten zian?
- Bai! Apurtzen zittunan ordurako, ta berrixak ekarri bihar! Hasi dantzan zapata beltzakin ta zurittuta etxea. Euzki epeletan jo-ta keian hantxen dantzan! Oin... ene...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!