Mendaro (Gipuzkoa)

"Erraziua hartzea"

"Erraziua hartzea" <p>"Erraziua hartzea" zer den azaltzen du. "Erraziua hartzea" ogia, intxaurra... hartzea zen, tabernara joaten ziren horretan. Merienda modukoa zen. Gizonezkoak joaten ziren tabernara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Erraziua hartzea" zer den azaltzen du. "Erraziua hartzea" ogia, intxaurra... hartzea zen, tabernara joaten ziren horretan. Merienda modukoa zen. Gizonezkoak joaten ziren tabernara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan jendia gaiñea... Pentsaik hi! Esaten dana beti esango juat! Fabrikan oso gitxi irabazten zan, entenditzen al dezu? Baiña erraziua hartzea... erraziua badakizue zer zan?
- Ez.
- Erraziua hartzia zan, ba, ogi zatixa ta gaztaia o intxor o hartu... eta hor tabernia ezautu huan Mateonekua?
- Bai.
- Ba, hara juten zian. Etorri seireta... bosteterdiak, seiretan etxea ta hartu haura ta taberna. “Y felices”.
- Nola esan diozu errezi...?
- Zelan?
- Nola deitzen zitzaion hartzen zuen...?
- Erraziua esaten giñon.
- Erreziua.
- Bai, merienda... merixendia o esaten dan bezela. Erraziua. Ta juten zian taberna ta gustoa asko gizonak. Gizonak. Andrak etxian.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia