Mendaro (Gipuzkoa)

Terrenoa aukeran

Terrenoa aukeran <p>Txoferrena kaleko etxea zen baina bazituen animaliak eta ortua. Bere aitari terrenoa aukeratzeko eman zien, nahi zuen lekuan jartzeko ortua. Orduko jendea ona zela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txoferrena kaleko etxea zen baina bazituen animaliak eta ortua. Bere aitari terrenoa aukeratzeko eman zien, nahi zuen lekuan jartzeko ortua. Orduko jendea ona zela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek Txoferranean ze bizi ziñeten baserritik? Baserrie zan ala kale-etxea zan?
- E, kale-etxia… Hamen esan dizuet, ba, etxetxua.
- Bai, bai.
- Hor behetik gora…
- (Hiztuna 2) Kale-etxia, baiña ortua ta gero oillaskuak eta konejuak…
- Bai, osea aittak hazten zittuan konejua eta…
- (Hiztuna 2) Oillaskuak
- Oilluak eta oillaskuak.
- Terrenoa bazenuen?
- Bai, hamen. Beittu, hauxe gure terrenua. Nausi haretxek eman zion. Nausixak esan zion, “Fíjate e…” ze persona zian len onak e… Hamen beheian… hau dana soua zan. Ezautuko zaban honek, soua. Ta esan zion nausixak hartzeko ortua nahi zeban tokixan, terrenua hartzeko. Esan zion aittai: “terrenua hartuik o hartuizu o… nahi dezun tokixan”. Beak labrau ta familixia zakala ta. “Bueno, bueno”… ta beak hamen goixan nahikua zittuala puxketa hor… sagar hori badao ba? Hor behetik gora, hor behetik gora ta hamen goittik behera dauana hori'e bai… Esan zion aittak nahikua zabala beak lana eitteko, labratzeko nahikua zauala… Eta halaxe, bestela, ba, basarrittarra hondatzen zauala terrenua kentzen baziozun. [...] ona izatia, e? Ez, ez bestela basarrittar haura, ba, zertu itten zebala beak eta ezetz, ezetz.
- (Hiztuna 2) Soro hori baserrittarra… hor hartu ezkero ortua baserrittarrari kalte eitten ziola.
- Bai, ba. Hori…
- (Hiztuna 2) Orduan, pendiz honetan hartu zauan ortua.
- Hortxe pendizan. Berakaz batzuek eta letxuga eta hola kipula batzuek eta itteko.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia