Gurasoak Palazioko txofer eta neskame
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita palazioko txoferra zen eta ama neskamea. Bertan ezagutu zuten elkar. Aita Irabane etxekoa zen eta ama Sahatsu baserrikoa. 6 neba-arreba izan ziren, bera bosgarrena.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: MEN-011/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zer zittuzun gurasok hangok? Aitta edo ama…
- Ez.
- Ez?
- Nere aitta zan txoferra ta nere ama zan kriadia palazio hartakua. Ta in zian nobixo... ta ezkondu.
- Baiña nungok zian… Mendarokok?
- Bai, bai.
- Bik?
- Bat zan Sahatzu Mendikua. Hor Sahatzu mendixa. Esango dizu […] Goikolak. Sahatzu Mendikua.
- Sahatsu?
- Sahatzu... Sahatzu basarrikua zan.
- Hori zein aitte?
- Ez, ama. Ta aitta, Irabanekua. Irabane. Oin hil da, ba, Tomas?
- Bai, Tomas.
- Etxe haretxetakua. Illoba zuan. Bai.
- Zenbat anai-arreba ziñeten?
- Gu, sei. Hiru neska ta hiru mutil.
- Zenbagarrena zu?
- Ni izengo naiz lau… bosgarrena.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!