Txoferrane etxekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1928ko apirilaren 28an jaio zen Mendaroko Txoferrane etxean. Txoferrane izenaren jatorria azaltzen du.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: MEN-011/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Hasteko izena ta abizena ta noiz jaio ziñan esan beha diazu?
- Izena Felisa de Olazabal. "Veinticuatro de Abril…"
- Olazabal?
- Bai.
- Ta bigarrena?
- Garate.
- Ta noiz jaio ziñen?
- Ze fetxa zonan? “El veintiocho… me parece”. Beittu “tengo ochenta y un años”. “Saca la cuenta”.
- Larogeita bat, aurten. Aurten?
- Bai, bai. Ondiok horrek dakaraz. Mordua den e!
- Sasoi hortan ondo… larogeita bat.
- Ze… ondo...
- Sasoi hortan ondo. Joe. Ta nun jaio ziñen hemen?
- Bai. Hor etxetxua… ikusi dezue barrenien harrizkua? Behetik gora abantatzen zeazten toki… behetik gora… haura da gure jaixotetxia.
- Ta ze izen du?
- Txoferrane.
- Txoferrane?
- Bai.
- Hara! Ta hori?
- Entzunda aukiko dozu Txoferrane…
- Bai, bai, bai.
- Zeatik?
- Hori zan… aittu… nere aitta… Mendaroko palaziua ezautu huan? Palaziua?
- Bai.
- Haura nausixa "Txalkorra" zan. “Fábrica de harinas”… danak horrenak zian. Eta gero, ba, hartu zaban nere aitta hori txofer. Mutil gaztia, txofer hartu zauan. Ta beakin zabillen txofer. "Txalkorra"-n txoferra. Zan kotxe bat herri guztian, hauraxe. Ta beste bat kamioia… “fábrica de harinas” han ibiltzen zeben, ba, jenerua… han iriña itten zeuen, garixa bazan, artua bazan. Han molitzen zeben. Ta gero, ba, zerbitzen zeben kamioian. Kaletxon bizi izen zan haren aitta. Mateo “Kaletxo” ezautu huan, Deban dauana? Haren aitta, haren aitta zuan hori. Ta gero ze pasau zan… gerra denporia, gerria etorri zanian gauza guztiak… danak kendu in biha zittuen ta nausi horri in ziuen kotxia kendu. Entregau in bihar izan zauan Deban. “Fíjate e…” gogorra zan hori e? Bai. Ondiok bozinia goguan jakat nik, haren bozinia.
- Rekisau in zioen kotxia?
- “Sí, sí, sí”. Militarrak eruan zeben Debara. Ta gero, ba, lana eman zion fabrikan, bere… fabrikia zela zekan irin-fabrikia nausi horrek beria zauan… eta han jarri zan aitta lanian. Halaxe. Baiña “Txoferra” horreaittiok esaten debe.
- Horreatikan zan "Txoferra"…
- Txoferrane. Ta hala segitzen dau. Honei’e “Txoferra” esan diue Elgoibarren. Bai, izen horrek segitzen dau gurian; “Txoferra”. Halaxe izen zan.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!