Mendaro (Gipuzkoa)

Arropak garbitzera putzura

Arropak garbitzera putzura <p>Arropak putzuan garbitzen zituzten, "txinbo" eta "lagarto" xaboiak erabiltzen zituzten. Orrazkeren inguruan hitz egiten du. Hondartzara ez ziren joaten baina urte osoan azal beltzarana izaten zuten soroko lanetan ibiltzeagatik. Zorrien aipamena egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropak putzuan garbitzen zituzten, "txinbo" eta "lagarto" xaboiak erabiltzen zituzten. Orrazkeren inguruan hitz egiten du. Hondartzara ez ziren joaten baina urte osoan azal beltzarana izaten zuten soroko lanetan ibiltzeagatik. Zorrien aipamena egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garbitzeko erropia... zelan eitten zenuten?
- Bai, potzuan zertuta... jabonduta. Geo, aklarau ta al dan moduan.
- Ze jaboikin eitten zenuten?
- "Txinbua", jaboia.
- "Txinbua"?
- Bai... "txinbo" edo "lagarto". Horrek bixetako bat.
- Eta zure amak eta moiñua aukiko zeben?
- Bai, moiñua edar askua. Moiñu bel-bel-beltza edarra gure amak.
- Ta zuk umetan illia zela aukitzen zenun?
- Beltxa.
- Motxa, luzia?
- Motxa, beti nik.
- Bai?
- Bai.
- Eta amak eta amamak ille luzia?
- Ille luzia, edarra harek. Bixak moño edarrakin.
- Oin eguzkixa hartzeko ohitturia dao... orduan...
- Ba, orduan e... souan hartu bihar izeten gendun han kanpuan beti. Beltz-beltz inda... euzkixa dana erreta udan...
- Hondartza juten ziñan? Plaia...
- Ezta pentsau ere!
- Ezta denboraik ere...
- Ezta... ez zeuen astik hara juteko. Bueno... lana in biha zan ta...
- Zorrixak bazauezen umetan?
- Bai, ni zorritsua izen nitzen. Hamalau urte arte ze zorri! Ta amamak burua orrazten zien e... zorrixa... ta zorrixak eukitzen zabana sanua izeten ei zan ta zorririk ez zakana makala! Pertsona makala.
- Eta zelan kentzen zizun?
- Orratzi estu-estu batekin.
- Ta beste ezerrekin... orratz(i) batekin banan-banan...?
- Bai, bai... ta oso... hamalau bat urte arte oso zorritsua! Ene... ille beltza ta partza urtetzen jonan... esaten jonen... ene haura zurixa ta ille beltzian dana bistan. Eta holaxe... baiña hori... zorrixa eitten zakonak sanua zala ta zorririk ez zakana hare makala.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia