Etxeko errota uholdeak suntsitu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-006-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Luisen jaiotetxean errota egon zen baina, bera umea zela, uholde batzuek suntsitu zuten.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ibai Portu - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: MEN-006/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
- Gero errotia egon zan gure jaixotetxe horretan. Nik ez neban ezautu. Ni jaixo ta bela... ufalak. Ufalak haundixak itten zittuan, ez oin. Orduan itten zittun ufalak! Ta hau ta hartu azpixan zea ta dana zertu. Haura arreglauko zan gero gerratik bueltan etorri zan modoko miserixie zatorrena jakin bazan, baiña ordun ogixa jun dendaa ta [lauko] ogixa hartu ta, ogixen faltaik ez zan. Dirue falta izengo zan igual, baiña ogirik-eta ez. Kasoik ez ta akabo.
- Ta orduan errotia ufalak eruan eta ez zan konpondu?
- Ez.
- Zeure ume denporan-edo hori...?
- Bai.
- Eta ordura arte bai? Zeure aitta...
- Bai, ni jaixo baiño lehen errotia... iriña itten zala ta. Auzua, beti auzua... esaeria izeten da ta... hara ekarten ei zittuen. Ta ondo. Nik ez naban ezautu, txikixa nitzen. Jaixo ta zenbat denpora... esaten zaban amak. Ta akabo.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!