Etxearen errenta: kapoi parea eta dirua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Don Antonio zen etxejabea. Errenta Gabonetan ordaintzen zuten: kapoi parea eta dirua. San Bartolomeetan ere oilanda parea eta etxeko beste jeneroren bat (esnea, arrautzak...) eramaten zitzaizkion.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Haritz Goikoetxea
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: MEN-004/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Orduan e... errenteruak ziñazien, ezta?
- E?
- Don Antoniona zan basarrixa orduan?
- Bai.
- Ta zuek errentan?
- Bai, errentan.
- Ta zelan pagatzen zan errentia?
- Errentia... errentia Gabonetan pagatzen zan... kapoiekin. Kapoe paria eta dirua. Ez dakit zenbat izengo zan dirua. San Bartolometan eamaten zien oillenda paria eta ostien, e... zeoze etxian zauen gauzatik esnia edo arrautzak edo...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!