Mendaro (Gipuzkoa)

1926an Mutrikuko Abeletxe baserrian jaioa

1926an Mutrikuko Abeletxe baserrian jaioa <p>1926an jaio zen Mutrikuko Abeletxe baserrian. Aitona-amonen inguruko kontuak. Zortzi anai-arrebako familiakoa da eta haien bizilekuak izendatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1926an jaio zen Mutrikuko Abeletxe baserrian. Aitona-amonen inguruko kontuak. Zortzi anai-arrebako familiakoa da eta haien bizilekuak izendatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izena?
- Bitoriano.
- Bitoriano?
- Loiola Iriondo.
- Loiola Iriondo. Ta ze... ze urtetan jaio zinan? Ze egunetan?
- E... "trece de abril del año veintiséis".
- Eta hemen jaio ziñan?
- Ez. Mutrikun, Abeletxen.
- Mutrikuko Abeletxen. Eta...
- Jaixo ta ezkondu be hantxe in giñan. Han gure bizimodua, gazte denporia han in gendun. Geo hona etorri giñan ezkondu ta urtebetea. "Cincuenta y tres"-ian etorri giñan hona... handik.
- Orduan mutrikuarra zara.
- Izetez mutrikuarra. Hau be ordun Mutriku zan. Hau, Mendaroko ayuntamentua, gu honea etorri ta gero in zan. Oin dala hogeita zortzi, hogeita hamar bat urte o hola. Bestia zan Elgoibar partia ta hau zan Mutriku. Oin ya Mendaro. Mendaro oin ya.
- Eta gurasuak ze zian e... hanguak bertakuak, Mutrikukuak, Abeletxekuak?
- Gurasuak e... danak aittitta ta amama ta ama ta danak hamentxe hil zian. Hona etorri ezkero hil zian danak. Bai. Gure amama zan Aizti Haundikua. Amama Martiña. Ta haura Abeletxea ezkondu zan Aizti Haundittik, eta Aizti... Abeletxeko alaba ezkondu zan Aizti Haundira. Anai-arrebak trukia.
- A, bai e...?
- Harek aittitta ta amama’re hamentxe hil zian. Amama larogeta bi urtekin hil zan. Eta aittona hil zan e... larogeta hamabikin. Gero ama zana ta aitta’re hamentxe hil zian... Danak hamentxe hiltzen die. Hiru matrimonixo batea bizi izen giñen urte batzuetan.
- Eske etxe haundixa da e?
- Hiru herentziatakuak.
- Orduan danok etorri ziñazien hona Abeletxetik.
- Danok, bai. Danok honaxe. Danok etorri giñan. Harrezkeo gu hamen danok.
- Ta zenbat anai-arreba...
- E?
- Zenbat anai-arreba zarie?
- Gu zortzi.
- Zortzi.
- Oin bost bizi gea. Hori da bat. Gaztena.
- Ta beste bat Legazpin bizi da. Beste bat Eibarren. O... Eibarren... esan deidan, Vitorixan, bizi. Eta beste anaixa bizi da hamen Mendaron.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia