Gerraostean ogi beltza eta errazionamendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko irailaren 26a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: MAR-058/018
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Bai, gose handie?
- Bai, gosie asko egon zan ordun. Ogixe be baltz-baltza jaten zan hamen “porque no había pan blanco”. Ondio guk e.... ni cuarenta y cinkuen... mil novecientos cuarenta y cinco jun nitzen soldau, eta Markiñen ogixe baltza jaten zan ondiok. “Pan integral” izeten zan, baiña oin “integral” erosten da, gozue dala-ta, baiña hori ixeten zan... oin eitten dabe “pan integral” naturala, baiña hamen saltzen zan ogixe orduen, ez euen lez garixe “suficiente”, garixe ta zentenue ta hau ta bestie nahastaute ta ahal dan modukue. Ta gu, akordetan na ni, Burgosa jun giñen soldau ta Burgosen ogixe zuri-zurixe. Ogi zurixe, ogixe... bueno, oingotxe modukue. Ta joe, gure poza han, ogixe! Hamen usaute, ogixe jan biher bagendun /bibagendun/, baserrixetan-ta erosi biher, kontrabandoko ogixe erosi biher. Ta hara jun ta ogixe.
- Zuek emongo zenduen dendan arrazionamendue, ezta?
- Bai, razionamentue, bai. Rigurosue zan razionamentue orduen, jesuus!
- Ta nondik hartuten zinuen?
- Kartillak geunkezan danok hamen. Ordun danak euken kartilla bat. Liburutxu bat “con sus etiquetas y tal”. Eta haretxegaz jun biher ixeten zan erostaa, razionamentue emoten ebenien.
- Baia zueri dendara etorriko jatsuezan, ezta?
- Bai, geuri bialtzen oskuen. Ba, gure bezeruentzako ia izenak hartute euezan ta harentzako geuri bialtzen oskuen, denda danei bialtzen otsen, ba, beran bezeruei.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!