Frontoira eskolara orduko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Markinan zesta-puntako pilotari ugari egon izan da. Ume guztiak hasten ziren frontoian, sei-zortzi urte zituztela. Eskolara orduko, frontoira joaten ziren. Markinan pilotari on asko irten dira, Ameriketatik diru asko ekarri dutenak.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko irailaren 26a
- Iraupena: 0:02:57
- Erref: MAR-058/015
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Hamen pelotarixe ixen da...
- Hamen pelota, ezta?
- Bai, pelotie, pelotie. Zesta-puntako pelotarixek. Eta onak urten dabe ta...
- Bai, ta zer, umeak-eta ibilten ziren?
- Pelotan?
- Bai, diñot, umetan hasiko ziren, ezta?
- Bai, bai, beti.
- Zu be ibili zara?
- Baitte! Behin sei-zortzi urtera ezkero, frontora!
- Danak.
- Bai, danak frontora. Egunero. Egunero juten giñen gu, berrogei bat lagun goixeko zazpiretako juten giñen frontora. Ta hantxe zortzirek arte, e. Zortziretan etxera. Ta gero eskola jun biher! Baiña Markiñen ez euen hara juten ez zanik iñor be. Gure denporan direkto.
- Bai, e?
- Markiñen pelotari onak urten dabe.
- Bai, beti euki dau fama, ezta?
- Eta diru asko ekarri dabe, ganera, Ameriketatik. Pelotarixek Markiñaa diru asko ekarri dabe.
- Egon da hemen enpresarik, holan pelotarien...
- Ez enpresaik... bueno, bat... ez, baiña ein eben, Bartzelonan ipini eben frontoie. Beste huelga bat eta istorixak egon zien ta ordun ein eben enpresa bat formau eben Bartzelonan jokatzeko ta. Markiñen be bai. Markiñen jokatzeko be bai, baiña hori ixen zan “coyuntural” esaten dan moduen. Ba, en fin, huelgie-ta egon zien lez, ba, hantxe bixen bittartien jokatzeko ta segitzeko. Baiña ez zan, enpresa modure ez zan segidu pelotarixekin.
- Osea ke umetako afiziñoa hori zan, ezta? Pelotea.
- Bai, pelotie. Hemen gure denporan pelotie. Ez euen besteik ganera ta.
- Frontoie eukiko zenduen ta hantxe.
- Bai, frontoi ona ta haraxe.
- Emaztea: Eta zeu nun egon ziñan?
- Eta frontoien, juten giñen goixien eta zabaltzen eben goixeko seiretako zabaltzen eben frontoie. Ta juten giñenak han egoten giñen, ba, jokatzen. Eta ha frontoie zabaltzen ebanak gu zortziretan eskolaa jun biher giñen /bigiñen/ lez, etorten zan, joten eban, esaten eban: “nahiku da!” Ta juten giñen danak, emoten oskuen bakotxai eskoba bat ta berak zerriñe botaten eban frontoien ziher, zerrautse, tea gu danok hasi alde batien frontoien ta illeran paraute danok raa... ta egunero hori, e! Frontoie garbittute izten gendun. Eta orduen handik urtetan gendunien, emoten oskun “zarzaparrilla” ur apur bataz “zarzaparrilla” tragotxu bat ta ala! Etxera! Ha ixeten zan gure lehenengo biherlekue.
- Ta gero eskolara?
- Egunero, bai, gero eskolara, bai.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!