Aita alargundu eta bigarrenez ezkondu zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita Ameriketara joan zen ardizain. Handik itzuli zenean, Elgoibarko batekin ezkondu zen. Gazte alargundu zen eta bigarrenez ezkondu zen Juanen amarekin.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko irailaren 26a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: MAR-058/002
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
- Aitte Ameriketa jun zan ta Ameriketan ardizaiñen egon zan urte batzutan ta handik etorri zan ta gero ezkondu zan. Ta ezkondu ta gero... Ezkondu zan Elgoibarko andra bategaz. Ta haregaz andriaz euki eban alabatxu bat. Baiña alabatxue euki ta hillebete batzuk zilla, hil ein jakon. Ta gero gure aitte ezkondu ein zan. Markiñeku zan lez, Markiñaa etortzen zan, Elgoibartik Markiñaa ta abar. Ta gero topau eban nobixie Markiñen osta be ta ezkondu zan ta orduntxe [agertu] giñen gu, beste bost anaixa.
- Bost izan zarie? Bigarren ezkontzakoak.
- Bost eta lehengue bat, sei. Bai. Lehelengue bat eta bigarrenekuek beste bost, sei.
- Zu zenbatgarrena izen zara, ba?
- Ni ixen na laugarrena: Maria Juanita, Justo, Jesusa, lau. Laugarrena.
- Azken aurrekoa.
- Bai.
- Horixe da, bale.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!