Markina-Xemein (Bizkaia)

Pentsua eta etxean batutakoa ganaduek jateko

Pentsua eta etxean batutakoa ganaduek jateko <p>Lehen ere bazeuden pentsuak, baina garestiak ziren. Etxean asko ziren eta diru gutxi zuten. Pentsu merkea erosten zuten: zahia, pulpa... Etxean batutakoarekin hasten zuten ganadua, batez ere: artaburuak, lastoa, naboa eta belarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ere bazeuden pentsuak, baina garestiak ziren. Etxean asko ziren eta diru gutxi zuten. Pentsu merkea erosten zuten: zahia, pulpa... Etxean batutakoarekin hasten zuten ganadua, batez ere: artaburuak, lastoa, naboa eta belarra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen zer emoten jakon jaten ganaduari, pentsuek eta egon ziren?
- Lehenau?
- Egon ziren pentsuek be bai?
- Egon ziren pentsuek. Baiña gitxi! Karu euen-ta. Hamar seme-alaba ta aitte ta ama ta han mahaixen ta… ganauentzako gitxi sobreten zan. Taluk eta morokille biher izeten zien. Apur bat saldu be ein ein biher, diru pixkat hartzeko; abarka barrixek eta praka barrixek umiei, noizipein batzuei ekarteko. Pare batekin, zapata pare batekin igul hiru-lau zerbitzen giñen. Bata goixin mezetaa, bestie gero meza neusittaa, ta holan.
- Klaro… oseake pentsue ez zenduen erosten.
- Bai, zeozenbat bai. Zeozenbat bai. Zahixe, ta pulpa ta… zeozertxu erosten zien. Pentsu merkie. Pentsu merkie, bakizu, merkiena. Diru gitxi euenetik, merkiena. Etxien hartzen zan lehena, ahal zan dana, etxien hartzen zan. Ta egon eitten zan, ba, artue ta garixe ta….
- Ta ganadueri zer emoten jakon orduen jateko?
- Ordun, ba, pentsue pixkat. Artaburu batzuek. Egunin artaburu batzuek neguen, udan ez. Behin udabarrixen bedarra hazi ezkero ebaten, pentsuik ez jakuen /etxakuen/ emoten. Ez zeixen emon ta… Neguen nabue ta lastue. Lastue be etxin hartzen zan, nabue be etxien, ta etxekue. Etxekuakin!

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia