Markina-Xemein (Bizkaia)

Nafarreria eta "lanparoie" ganaduen gaixoak

Nafarreria eta "lanparoie" ganaduen gaixoak <p>Ganaduak "lanparoie" izeneko gaixoa hartzen zuenean birikiak usteltzen zitzaizkion eta hil egiten zen. Nafarreria ere ganaduek sarri hartzen zuten gaixoetako bat zen, eta oso kutsakorra gainera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganaduak "lanparoie" izeneko gaixoa hartzen zuenean birikiak usteltzen zitzaizkion eta hil egiten zen. Nafarreria ere ganaduek sarri hartzen zuten gaixoetako bat zen, eta oso kutsakorra gainera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lanparoie zan txarra.
- Zer zan?
- Lanparoie, ba, tuberkulinie edo hori, zerbait barruko… pertsonak pleuresixe lez, sartzen dan gaixo bat. Pulmoiek usteltzen jakoz, ta behin pulmoiek usteldu ezkero apurke-apurke ganaue juten da galtzen. Lehena, hantxe, gaixoik euezenak be hantxe egoten zien ganauek etxin. Ta beste danei kontajiau ta. Oin sanidadie asko da, gehixau. Naparreixe beste bat. Zan ha be… Oin ez da entzun be eitten, baiña naparreixe.
- Zer zan hori, ze sintoma eukon?
- Horrek? Mihiñeko narrue be soltau eitten jakuen. Apatxak be harrotu eitten jakuezan. Hori gaixuoi behin hartu ezkero, berrogei egunien kortie itxi eitten eutsuen /eittotzuen/. Ezin zeinkixen ganaurik atara, berrogei egunien, bestela kontajixue auzuei iguel. Hori gehixenbat zabaltzen zan perixetatik eta, txarrikumengandik eta. Txarrixek eta ardixek eta ganauek, ba, danak, apatx bi deukezan gauziek, danak erabiltten eban hori. Igul hori gaixuoi kontajixaute, txarrixek-eta saltzen zittuen txarri-saltzaillak, ta gero erun baserrire txarrixe ta, bixamonien edo, bixamonerako ganauek danak gaixoik naparrerixaz.
- Hil iten ziren? Azkenean hil, ganaue?
- Banaka batzuek bai. Danak ez ziren hiltten, baina banaka batzuk bai. Txiki samarrak, txahal txiki samarrak-eta, hil be eitten zien. Baiña gaixo gogorra zan ta kuidau handixe biher eban /biban/ gaixue.
- Ta erabilten zenduen karea, kortan botateko ta?
- Erabili biher, hori gaixuoi euenien-ta, erabili biher.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia