Behi eta ardi arrazak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hainbat behi arraza izan dute inguruan: holandesak, txarolesak, asturianak, suizak, pertsianak... . Ardiak, bestalde, ez ziren arraza purukoak izaten, mestizoak izaten ziren.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: MAR-052/014
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Zeintzuk izeten die arrazak, behien arrazak?
- Behi arrazak, holandesak, txarolesak, asturianak, suizak, pertsianak esaten jakuen hemen beste batzuk, idixek-eta eitteko pertsianak izeten die horrek kastañuok.
- Ta horrek danak eduki dozuez hemen inguruen?
- Danak egon die horrek inguruen, danak.
- Ta zeintzuk dire onak, onenak?
- Segun, ze objetotako dan.
- Zetako dan?
- Ze objetotako. Okelarako onenak die, gogorrak eta, mimosinak. Ganau kalidade gogorra. Neguen kanpuen-ta ondo egoten die. Raza biguntxuaue bada, neguek jan eitten dau. Ordun, neguen barrun ondo gobernetan ez badozu, galdu eitten dau asko. Suizak eta txarolesak eta horrek die ganau klase biguntxuaue, jateko asko biher dabenak. Horrek mimosiñok-eta die gogorrauek.
- Ardiek eta, latxak?
- Latxa. Lehena dana mestizue egoten zan. Oin hori razioi, latxa, ibiltten da, baiña orduen dana mestizue ibiltten zan, dana dalakue. Aitte gurik esan eusten /esausten/ “dana dalakue”. Ez zan ardure hainbesteik, inportantzixaik emoten, lehena oingo moduen. Oin ona biher dozu /biozu/. Oin ondo gobernau biher dozu /biozu/. Ondo gobernaute, raza eskasa bada, ez dau probetxuik emoten, kosta. Ta ez badau emoten… nulo, hak ez dau balixo.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!