Markina-Xemein (Bizkaia)

Behi onak bost mila pezeta

Behi onak bost mila pezeta <p>Hamazazpi-hamazortzi urte zituenean, behi onak bost mila pezetan saltzen zituzten. Normaltxoagoak bi mila pezetan saltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamazazpi-hamazortzi urte zituenean, behi onak bost mila pezetan saltzen zituzten. Normaltxoagoak bi mila pezetan saltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Akordetan jataz, modu askotakuek izeten die behiek be, ezta? Baina hobatxuauek ba, bi mile pezeta be zertute deuket. Apurke-apurke bost mile pezetaiño be nere gazte denporan… Nik hor hamazazpi-hamazortzi urte inguru neukezanien, bost mile pezeta! Behi ona, prezixu bost mile pezeta.
- Hori be dirue zan orduen…
- Hoixe! Orduen dirue… Baina hori ona, e, ona! Korrientiek bi mile pezeta. Geurien, baserrixen, etxin hazitte geunken behi bat ona. Prezixue euken, aittek ba kapritxue, haretxekin bost mile pezeta hartu biher zittule ta. Erostaillak, mordue eukezan behixorrek. Hamazortzi mille errialeraiño aillegau zan bat. Beste batek, asko zala. “Hamazortzi mileraiño agindutek jak, ta bost mile pezetatik behera ez najoiek emota” aitte zanak. “Hori beste behixoi zenbat ba?” Arratixetik ekarrittekue zan, gaiñera, beste behixe, behi edarra zan. “Hori bi mile pezeta”. “Ño! Berau erungo juat”. Erun dau bi mile pezetakuoi. Urten deutse behi eskasak, ta gero haren penie. “Hori bost mile pezetakuoi erun banajok, hori bai huan behixe, ha nik erun nebana… eskasa”. Itxurie ona euken behixorrek, baiña…
- Gero… ezta?
- Hori, hori, hori. Bai, onak beti dirue.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia