Neurri-kordela ganaduen pisua kalkulatzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: MAR-052/010
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Tratue, ba, asko eskatu, gitxi eskeiñi... hantxe! Gero elkartu ein biher. Ahal bazan. Ta ezin bazan, ba, atza lehengo moduen.
- Ta ez zan eiten gero, tratue ein ostean, tabernara joan, zeozer hartu ta...? Ez egoan ohitura hori?
- Negozixo ona eitten bazan, saltzaillik inbitau. Ta ez bazan, erostaillik pagauko baleu lantxeik. Bai, hori izaten zan. Tratue eindakuen tabernara jun, kuartillo bat arda ata, lagunei emon ta. Ordun zan, ba ardaue. Ordun ez zan oingo modun.
- Ordun ardaue, ezta?
- Ardaue!
- Ta zelan... Nik iñoz ikusi dot holan ferietara eroaten zan holango kordel moduko bat edo... Zelan da hori... medidea hartzeako?
- Bai, neurri kordela. Nahi badozu /nahibozu/ erakutsiko dotsut /erakutsikotzut/. Soltatzen nazenin erakutsiko dotsut. Badaukaaz nik.
- Hori zelan erabilten da?
- E?
- Zelan erabilten da hori?
- Erabili, ba, harekin neurtu ta kalkulau eitten dozu.
- Pixue?
- Pixue kalkulatzen dozu. Pixue kalkulatzeko zan ha.
- Ta nondik neurtuten da?
- Gerrixen. Ganaue gerrixen. Kaballerixie, astue edo behorra edo mandue edo, alturan. Aurreko hankatik, barrenetik, lepora.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!