Markina-Xemein (Bizkaia)

Soldaduek bildotsa kendu

Soldaduek bildotsa kendu Ardizain zegoela bildotsa harrapatu zioten soldaduek. Frontea ere etxe ondoan zuten, Kalamuan. Beldur izaten ziren hango tiro-hotsa entzuten zutenean. Behin, errotara zihoala, zaldia kendu zioten arrebari.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ardizain zegoela bildotsa harrapatu zioten soldaduek. Frontea ere etxe ondoan zuten, Kalamuan. Beldur izaten ziren hango tiro-hotsa entzuten zutenean. Behin, errotara zihoala, zaldia kendu zioten arrebari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hoixe ondo ezautu naben, gerrie... onduegi! Ardi-zaiñen nengula, bildotsa be harrapau osten /harrapausten/ soldauek. Laster jun nitzen etxera! "Bildotsa erun dabe" ta "zeuri ez dotsue ezer ein?" esan osten /esausten/ amak. "Ez". Ba bildotsagaittik konforme. Baiña ni negar baten jun nitzen etxera. Hoixe, gerrie ondo ezautu naben nik! Frentie hementxe egon zan, Kalamuan, ta ni hortiko partekue naz, bista-bistan. Horko tiro-hotsa ta bilddurre, bai, e? Bilddurre... Han soldauek-eta ikusitte bilddur handixaz, ze [hiltzaillak] zila-ta esaten oskuen /esatoskuen/ ta umiei holakuk esan ezkero, badakizu, bilddurtu. Bilddurre akabo! Guk gaztetan pasetan gendun. Tiroteue edo, lantzin-lantzin, gabetan iguel. Handik dana entzuten zan, zaparradie, horkue. Bilddurre akabo! Bilddurre pasetan genduen...
- Ez zenduen urten etxetik?
- Ez, ez, ez! Ez gendun urten etxetik. Ha aparte euen ba.
- Eta ganaduek eta? Etxean egon ziren?
- Ganauek be danak etxien egon zien, bai.
- Ez zien pasetan batzuetan milizianuek ganaduek kentzean jenteari?
- Bilddurre bai, kenduko oskuezela-ta esan be bai. Pixkat ezkutuen-ta eukitten enpeñetan giñen. Baiña ez! Ez oskuen /eztoskuen/ holakoik ein. Holakoik eitta orduko aldetie suertau zan milizianuok, eta ez jakun /etxakun/ ezer suertau. Erun oskuena /eruskuena/ zan biherrako kaballo bat. Arrebie jun zan Bariñara, errotara, ta soldauek harrapau otsen /harrapautsen/ han kaballue, biherreko kaballue. Haxe erun oskuen /eruskuen/.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia