Markina-Xemein (Bizkaia)

Gaubeilak, hiletak eta lutoa

Gaubeilak, hiletak eta lutoa <p>Auzokoren bat hiltzen zenean, gaubeilara joan behar izaten zuten. Gaubeilan bazegoen zer jan eta zer edan eta asko mozkortu ere egiten ziren. Eliza hamar minutura zuten eta gorpua lepoan eroan behar izaten zuten. Hilkutxa zerrategikoek egiten zuten eta oihal beltza jartzen zioten. Behin eskeko bat hil zen Barinagako korta batean, poltsikoan 15 zentimo zituela; orduan 15 zentimo dirutza zen. Esaten zutenez, eskeko hura izan zen Barinagan lurperatutako aberatsena. Gurasoak edo aitita-amamak hilez gero, urtebeteko lutoa mantendu behar izaten zuten. Gizona hildakoan ere lutoa jantzi zuen urtebetez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-030-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzokoren bat hiltzen zenean, gaubeilara joan behar izaten zuten. Gaubeilan bazegoen zer jan eta zer edan eta asko mozkortu ere egiten ziren. Eliza hamar minutura zuten eta gorpua lepoan eroan behar izaten zuten. Hilkutxa zerrategikoek egiten zuten eta oihal beltza jartzen zioten. Behin eskeko bat hil zen Barinagako korta batean, poltsikoan 15 zentimo zituela; orduan 15 zentimo dirutza zen. Esaten zutenez, eskeko hura izan zen Barinagan lurperatutako aberatsena. Gurasoak edo aitita-amamak hilez gero, urtebeteko lutoa mantendu behar izaten zuten. Gizona hildakoan ere lutoa jantzi zuen urtebetez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia