Markina-Xemein (Bizkaia)

Inpernusierra eta urkamendia

Inpernusierra eta urkamendia <p>Beraien etxe inguruan Inpernusierra deitzen zaio. Urkamendia zegoen bertan eta horko istorioa kontatzen dute. Dorretxeetan bizi zirenek abadeek baino kategoria gehiago zuten. Xemeinen ere beste urkamendi bat egon ei zen eta bertako pasadizo bat kontatzen du Jose Marik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraien etxe inguruan Inpernusierra deitzen zaio. Urkamendia zegoen bertan eta horko istorioa kontatzen dute. Dorretxeetan bizi zirenek abadeek baino kategoria gehiago zuten. Xemeinen ere beste urkamendi bat egon ei zen eta bertako pasadizo bat kontatzen du Jose Marik.

Transkripzioa

-Alaba: Aitte, esaitzezue honei zegaittik Inpernusierrak Inpernusierra dauken izena.
-Jose Mari: Ez dakit ba nik zegaittik dauken.
-Alaba: Ez dakizule?
-JM: Inpernusierrie?
-Alaba: Zegaittik da Inpernusierrie?
-JM: Ez dakit baiña.
-Alaba: Zelako ezetz?
-Jesusa: Neuk be ez jakixenat /etxakixenat/.
-Alaba: Bueno, nun euen Urkemendixe ta?
-JM: A! Urkemendixe?
-J: A, bai, hori bai.
- Hemen euen Urkemendixe?
-JM: Bai. Urkemendixe euen hamentxe palazixuan gaiñeko parteko tontorrien. Eta enterreten zittuen, beheko zulun enterreten zittuen. Ta nik ez naben /enaben/ ezautu baiña nik hamen entzuten nabenez borrerue-edo Akoda.
-J: Hori leidute na ni liburu baten. Garaian edo nunun.
-Akodakue zala?
-J: Akodakue zala.
-Eta zeintzuk hiltten zittuen? Edo lapurretan ebizenak edo herixotzan bat, hilketan bat ein ebenak edo?
-J: Ez dakit.
-JM: Keba, keba. Ordun, saso haretan —gaur be ez da asko biher baiña—, ordun saso haretan herrixen agintzen ebenak, zerak zien, abadiek. Abadiek eta alkatiek “fulano ez dabil ondo”; “ez dabil ondo” ez, borreruai: “Hi, ha ezkutau ein biher dozu /bihozu/”. Holan ei zan, bai. Nik holan dauket entzunde. Honek, abadien gaiñetik auezan beste bat, ez naz akordetan oin izena zelan esaten otsen be. Horrek… etxik horrek honek teillatu kaudrauek, gaur be badaz ba, Ansotegin bat, Karian bi, Ugarte hiru, lau etxe ezautzen dittuaz /ezautzeitxuaz/.
-Bai, torre etxietan bizi ziñek.
-JM: Bai. Horrek abadiek baiño beste zer bat haundixaue. Zelan esaten eutsen /esateutsen/ ba horrei….
-J: Nik ez dakit.
-Leku diferentitakuek.
-JM: Ez, diñot… diñot euren izena, konparaziño, praillie, abadie. Abadie ta horrek baiño zer gehixa euken. Bikarixuk eta baiño, horrek baiño, goittik euezan. Ta horretxek eta alkatiek eruten eben… Bai, bai.
-J: Mandue.
-Ordun zuk ez dozu ezautu Urkamendirik?
-JM: Ez.

Egilea(k): Ana Amallobieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia