Emakume eta gizon beharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emakumeek eta gizonezkoek behar desberdinak izaten zituzten. Jesusak bost urte egin zituen neskame Altza baserrian eta Jose Marik bat bakarra Makotegin.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: MAR-011/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
-Eta, Jesusa, zuk ordun Jose Mari ta kazan ebizen bittartien, zuk ze eitten zeuntsen gurasuei lagundu etxien edo?
-Jesusa:Ez, honek hortan ebizenien geu be horretxeaz, Akodako zeraz, Salkortakuaz ba hortxe ibili edo… Hemen ez euen neskaik nire… Arkotxanin euen bat, Mari, ta bera hil zan gazte-gazteik ta hemen ez dot euki beste lagunik, nire edadekoik. Haxe Salkortakue bakarrik Akodan. Ta gero kriada be guk goxa urten.
-Etxien be biherrak diferentiek eukiko zenduezan. Zuk neska moduen biher batzuk eukiko zenduzen ta Jose Marik eta beste anaixak beste batzuk. Bakotxak bere biherra.
-Jose Mari: Andrazkuik korta ta orduen, simaur konture ta, pentsau bez. Oin gitxia biherbada lehena baiño, baiña lehen bez andrazkue korta. Sumiñan nik andrazkoik kortan ganauei jaten emon ta bai, baiña…
-J:Behixek batzen bai, ezta?
-JM: Simaur konture-ta ez.
-J: Ez hori ez. Baiña behixek batu ta gurin, nik ez baiña, nire amak eta aiztiek eta, Zabalien ezkondute euenak, Domingek eta, horrek bai. Nik ez. Ez dot sekulo be ein. Bedarretan bai, ganajatekue ta danak, baiña behixek batu sekulo be ez dot ein.
-Eta basora iretan eta be?
-J: Bai, horrek danok, horrek danok.
-Horretan bai andrak.
-J: Bai. Ni baserrixen be bost urte einde na kriada. Baserrixen be, Altzan. Bost urte. Bai, horrek danok. Baiñe behixek batu ez dot ein sekulo be.
-Eta zeuk urten zendun krixeda. Mutillek morro edo urten eben?
-J: Ke ba. A bai!
-A bai? Nora?
-JM: Osabiana. Ez. Osabiaz egon nintzen baiña denpora gitxi. Makotegira. Makotegin egon nintzen. Urtebete inguru ein naben. Aspertu nintzen.
-Nun dao, berton?
-JM: Bai, Makotegi […]. Aspertu nintzen ta…
-Biher gitxiegi edo larregi ordun?
-JM: Bueno, ez zien e… nigez ondo porteten zien. Amama euken okerra. Amama. Ostia harek estu hartzen niñun. Bai, bai. Ta bestiek onak zien, bai haren seme-alabak. Onak, onak, persona onak.
Egilea(k): Ana Amallobieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!