Markina-Xemein (Bizkaia)

Partikularrean

Partikularrean <p>Ez zitzaion eskola gehiegi gustatzen, baina amak partikularrera bidaltzen zuen 14 urte bete eta gero. Kaleko jende asko joaten zen partikularrera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zitzaion eskola gehiegi gustatzen, baina amak partikularrera bidaltzen zuen 14 urte bete eta gero. Kaleko jende asko joaten zen partikularrera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ordun eskola zu, halanda be, gustora joaten ziñen?
- Bai, bueno... Niri sekule ez jata /etxata/ gustau estudixetaik. Niri puntue eta gantxillue ta horrek bai, baiña ostantzien... no, no, no! Niretzako ez zan. Baiña eskolatik urten genduen hamalau urtegaz edo. Baiña partikularra beti. Nik partikularretan ikusi dot...! Ama gurik ezegaittik be ez eban nahi izeten, bueno... Partikularrin ibiltten giñen.
- Hamalau urte eta gero?
- Bai. Maritxu Oruntzegaz ta berorren lehengosiña bat, Juanita. Deuston bizi de oin. Egon zan ba, delegaue, Agirre? Haren andrie. Kafekue zan. Begoña Kafeko, ha ezautuko zenduen? Haren aiztie. Begoña hil zen, baiña ha... larogeta lau edo eukiko dittu Juanitak, baiña bizi de. Ze ondiok ez da denpora asko ikusi nebala.
- Ta partikularretara joatie normala zan?
- Bai, asko juten zan. Ba... asko? Asko ez, baserrixen ta ez, baiña kalien bai. Kalien jentiek eitten eban ahalegiñe. Larregi ez gendun ikesi, baiña bueno...

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia