Markina-Xemein (Bizkaia)

San Juan, Amallon; San Juan eguneko kantua

San Juan, Amallon; San Juan eguneko kantua <p>Urberuaga parteko jaiak. San Juan, Amallon. Meza. Markina eta Xemein berezita zeuden, bi herri ziren, eta bietako udaletakoak joaten ziren. Loreak. Katalin erroskilak eta gozokiak saltzen egoten zen. Aurreskua eta dantza. Gonbidautza, senideak gonbidatzeko eguna. Arratsaldean erromeria, eta iluntzean ere bai, baina behean, Aspiltzan. San Juan sua, eta kantua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urberuaga parteko jaiak. San Juan, Amallon. Meza. Markina eta Xemein berezita zeuden, bi herri ziren, eta bietako udaletakoak joaten ziren. Loreak. Katalin erroskilak eta gozokiak saltzen egoten zen. Aurreskua eta dantza. Gonbidautza, senideak gonbidatzeko eguna. Arratsaldean erromeria, eta iluntzean ere bai, baina behean, Aspiltzan. San Juan sua, eta kantua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek han Urberuaga partien-eta jaidxek-eta eukitten zenduezan?
- Han Amallon, San Juan. Untxu-untxu pasau de.
- Bai. Ta ze egoten zan Amallon?
- Ai Amallo, guretzako zan, bueno! Egoten zan mezie ta mezetan juten zin Markiñetik, Markina-Jemein, ordun Jemein ez zan Markiñe, hor saso baten. Ni ezkondu ta gero ein zan Markina-Jemein, baiña ha orduen Jemein zan bakarra, aiuntamientu-ta eukitten eban, herridxe. Eta juten zin ba aiuntamientu ta juten zin meza nagusittako. Eta tanbolin, txistu ta joten eben meza orduko han zelaitxun ta bolanderak eta bueno, kanpaiok eta joten zittuen ta elizi be dana egoten zan horrek milloidxik edo horrek lora, zera botata behien gañin, usain bat goxuaue. Harek anis moduko usaiñe harek daukena, usain gozu. Ta gero jente guzti sobrakin lorak, ta haren loran usaiñe ta egoten zan. Ta gero urteten gendunin, Katalin esaten eutsen, andratxu bet erroskakin egoten zan saltzen: erroskak eta karameluk-eta han. Ta gero aurreskue eitten zan, gizonezkuk aurresku eitten eben ta neskak ataten zittuen ta zelaidxen, ta ikusgarri. Bai, ta gero ba etxera jun ta konbidautzie izeten zan, konbidau egune. Ta senidiek-eta batzen giñen ta gero atsaldien egoten zan erromeridxe, soiñue. Eta han ez euenetik ez aterperik ez argirik orduen, ba illundutekuen beherutz bajatu Aspiltza. Ta Aspiltzan egoten zan han, han kanpuen eitten zan erromeridxi.
- A bai?
- Bai.
- Ta nor egoten zan soiñue joten?
- Ba orduko denporako bat: ondarrutarra edo bat euen markiñarra, Markiñara juten zana-edo. Soinu-jotailliak ordun ez zin oin beste egoten, ta ba. Ta ba jente asko, erromeridxe edarra egoten zan. Han Aspiltzan leku edarra euen, argidxek eta danak, Amallon ez euen, ba haraxe. Illundutekun behera.
- Ta San Juanak di Amallon, ta San Juan suek-eta be eingo zenduezan.
- A bezperan, on be bai, on be eitten dittu San Juan suek, beti.
- Eta ze eitten zenduen? sue eta...
- Sue ein eta kantau suen bueltan. San Juan, San Juan...
- Zelan da hori kantie?
- "San Juan, San Juan bagillian,
ondo da denpora edarrian,
edozein bedarrek usaiñe gozo
San Juan goizian".

Ta benga, alegre ibiltzen giñen gu, pozik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia