Markina-Xemein (Bizkaia)

Letaniak eta apaizak

Letaniak eta apaizak Letaniak. Santa Kruzera, Santa Engrazira, San Martinera... ermitetara. Letaniak errezatzen joaten ziren bidean. Markinan egon ziren apaizak.
Letaniak. Santa Kruzera, Santa Engrazira, San Martinera... ermitetara. Letaniak errezatzen joaten ziren bidean. Markinan egon ziren apaizak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta holan letaiñarik-eta?
- Ene letaiñak, zemat bider, letaiñak. Joaten giñen, bueno! Santa Kurtzara eta Santa Engrazire ta Etxebarrin be hor gorutz juten giñen, zerin, zemat lekutan? Santa Engrazia eta Santa Kurtza...
- Santa Eufemi, ez?
- Ez Santa Eufemi Etxebarrittik urrin da. Horrexetara ermintteta juten giñen. Santa Kurtza bai. Han joaten giñen behetik gora. Abadie ta Unai hori zera Buztiñeku-edo auen ta harek bizkor juten zin, ta edadetuk-eta joiezenak han atzin ezin segidute, bueno!
- Errosaridxoa errezetan edo letaiñie-edo.
- Letaiñie, letaiñie errezetan.
- Letaiñie, ta zein izeten zan?
- Ba abadie bat eta sakristaue-edo danak jente guzti, handik joiena. San Martinera be igoten zan.
- Bertan egunin bakarrik, San Martin egunin.
- Egun baten, egun bat hori zien: Asentzidxo bueltan hiru egoten zin, hortxe letaiñak egoten zin. Egunetan.
- Zuk Markiñen ze abade ezetu zenduzen?
- Abadiek asko nik ezetu nittun Markiñen, Jesus! bai.
- Ta zuk zeiñegaz ein zendun komuniñoa-edo?
- Horixe ez dakitz. Hiru abade-edo egoten zin batera ta, hiru-lau ta. Dotriñie lantzien batek emoten eben ta nik be ez daitz, apartekorik ez euen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia