Mutilek ordaindu egin behar, dantza egiteko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soinu-jotzaileak: Errotabarri... Ordaindu egiten zuten mutilek, dantza egiteagatik. Dantzaldiko txakur handia. Kobratzailea. Papertxoa jartzen zieten. Poltsarik ez zuten erabiltzen lehen emakumeek; zapiren bat edo. Mutilek ordaintzen zuten, tabernara joanez gero (jai berezietan).
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: MAR-007/039
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Ta nor eote zan filarmonikiagaz edo soiñugaz edo?
- Ba soiñojotaillak eote zin, bat Ondarrutik be etorten zan, Errotabarri be, ta holan. Lantzin soinojotzailak, banakak euzenak, ba holantxeik.
- Eta ordaindu ein biher izeten zan /bizetezan/, jantzan eittiarren?
- Bai mutillek. Mutillek dantzan eitten eben, ta ba, piezako orduen dantzaldi bakotxeko, txakur haundi bat-edo izeten zan. Bai, dantzaldixen, kobretan ibiltten zan bat.
- Ta zelan zozer jartzen otsien edo zelan jakitten bien, nok paga dauen eta nok ez?
- Papertxo bat-edo ipintten eben lantzin- behin, zeozer señalie. Bai ipintten eben.
- Andrak, debalde?
- Andrak, debalde.
- Oin, kartera barik urten-eta.
- Karteri, karterie hutsik. Lehena ordun, poltsaik-eta be ez zan ibiltten oin lez. Pañelun-ta poltsikun-ta […]. Eta ordun, taberna juten baziñen be, ba mutillai toketen jakon pageti. Neskik pentsau bez, mutillek pagau.
- Ta tabernara joaten ziñien?
- Tabernara gitxitten baiña holan, jaixetan-edo zeoze hartzera juten bazan, jarten baziñen, ba mutillek pagau biher eban /biban/. Bai.
- Ta zer hartzen zenduen tabernan?
- Ba ez dakit nik ordun, ze hartuko gendun. Zeozer edateku-edo, gas- kasa-edo. Limoie-edo eoten zan ordun, limonadie-edo ta egarrixaz bazeuen, halakoxi. Ostontzin, ez. Jaiero ez, baiña erremedixa egunetan-ta bazabiz, dantzan-ta egarrixe-edo. Ta ba limonadie edo holako gauzie zeozer, bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!