Markina-Xemein (Bizkaia)

Gerra garaian, Ondarroan inkomunikatuta

Gerra garaian, Ondarroan inkomunikatuta <p>Gerra hasi zenean, zazpi hilabetean inkomunikatuta egon zen etxekoekin. Urritik apirilera. Gernika hartu zuten arte. Beste ahizparekin egoten zen, hura ere Ondarroan zegoelako neskame. Pobre bizi ziren: oinutsik umeak, kalean, kalekoak baserrietara jan eske...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, zazpi hilabetean inkomunikatuta egon zen etxekoekin. Urritik apirilera. Gernika hartu zuten arte. Beste ahizparekin egoten zen, hura ere Ondarroan zegoelako neskame. Pobre bizi ziren: oinutsik umeak, kalean, kalekoak baserrietara jan eske...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero gerra denporan, suertau zan gerrie. Eta hiru hillabetien-edo, zazpi hillebete ein zittuzen eta inkomunikaute etxekukin. Hantxe, ezin pasau Ondarrutik. Ondarrutik nire etxera ezin jun. Bai. Oktubrin sartu zin eta aprilla arte. Oktubrian lauen sartu, ta aprillan hogeta seixe edo izen zan, Gernike hartu ebena. Hori, zertute eon zan, geldi.
- Orduen, zure etxekoak jakin barik, ondo bazauz-edo?
- Bai, bai, bai, ezebez. Ta beste aizta bat neuken Ondarrun, ha be Ondarrun euen krixada.
- Ta haregaz egoten ziñen?
- Bai, bai. Ondarrun bai.
- Ta ze diferentzi egon zan Azpiltzatik Ondarrure bizimoduen-edo, jentie-edo?
- Ondarrun, ordun Ondarrun be jentie eskas bizi zan, bai Ondarrun, bueno diferentzixe ein dau handik hona, bueno! Ortozik-eta ibiltzen zien, trajei pe, mariñel trajie, ez euken trajeik iñok, ta kotxeik pentsau bez! Oin ya.
- Ta ortozik ta bai jentie?
- Bai umik-eta, bai.
- Eta abargata batzuk be ez?
- Umik-ta asko ibiltten zin ortozik eta gero, baserrixeta juten zin jateko eske-ta. Ondarrun be, eskas bizi zin ordun.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia