Markina-Xemein (Bizkaia)

Gariaren prozesua; errotara astoarekin

Gariaren prozesua; errotara astoarekin <p>Gari-jotzen ibiltzen ziren. Prozesua: ebaki, azaoa egin; eskuz jo harrian, garaua ateratzeko; makinan garbitu. Markinako errotara eramaten zuten, irina egiteko. Menditik joaten ziren, astoarekin. Ez zen lan ederra; astoa okertu eta larri, aldapetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzen ibiltzen ziren. Prozesua: ebaki, azaoa egin; eskuz jo harrian, garaua ateratzeko; makinan garbitu. Markinako errotara eramaten zuten, irina egiteko. Menditik joaten ziren, astoarekin. Ez zen lan ederra; astoa okertu eta larri, aldapetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduen garitten-ta ibiltten ziñen zu, gari joten-ta?
- Gari joten hoixe bai, hoixe bai gari joten. Baina ez zan edarra. Berue, beru biher izeten /bizete/ zan ba garixe zertzeko. Beruaz jota urten daixen garauek, urten daixen.
- Zelan izeten zan hori prozesue, kontekozu apurtxu bat, dana, garixena, garixe batzetik dana?
- Ba garixe, ein biher izeten zan /bizetezan/ ebai. Eta gero, lotu ein biher izenten /bizete/ zan, azaue esaten zan hori. Ta gero, ipintten zan, kukurutxun edo metie edo holan einde siketzeko. Eta gero, ein biher izeten /bizete/ zan jo, ha garaue etatako.
- Eskuz?
- Eskuz. Harrixen, drin-dran jo. Eta beruaz urtete eutsen garauek. En kanbio, burue berue ez bauen, jo ta jo eindde be ez aban urteten. Bai. Ta gero ba, ein biher izeten zan /bizetezan/, makiñan garbittu. Zera arotza-edo esaten jakon gauzie eukitte eban barruen, ganien garixek. Ta ha ein behar izeten zan makiñan garbittu. Ta gero, ogixe eitteko ba, erun errota ta errotan, eitten eben urune ta etxin.
- Nungo errotara?
- Markiñen, Markiñeko errota eruten gendun. Oxilaiña. Markiñen, sarreran da, hantxe. Haraxe eruten gendun
- Zer egon zan, errota bakarra ala?
- Beno, han hurran, haxe. Gero…
- Berritxu partera-eta ezinen joaten? Berritxu parteratz eta ez?
- Ez, ez. Markiña.
- Ordun Urrusolo be martxan euen?
- Bai baiña gu, Oxilaiña. Guk urraua geunken haxe. Urlo parin da Oxilaiñ. Ta haraxe gu. Gero, mendiz juten giñen hara.
- Ta hori, nondik nora joaten ziñien etxetik errotara, edo zelan-edo?
- Ba lehenako bidie mendixen. Kamiñoik ez zaueneko bidi, mendixen ziher.
- Baiña astoz, oinez?
- Astuaz, bai. Astuai, zorru ipinitte. Bai, astuaz jun biher, bai. Ta ba aldapie be bastante eta bueno, ez gendun gogo, gusto haundik eukitten errota juteko. Ze astu juneran eta goittik beheran, beti zorrue alderdire. Ta okertutekun inderrik be ez. Ein hari gorutz de… Ez zan izeten agradabli. Gurin Luis hasi zanin, mutille, hori zazpigarrena zan mutille. Ta ha desietan, ha trankil juten zan. Asto gañin plantaute be bardin, trankil. Gu estutu eitten giñen, estutu eitten ginen gu, baiña ha, ez. Pozik jun zan hasi zanin, bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia