Markina-Xemein (Bizkaia)

Kobazuloko deabruaren ipuina

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herriko pertsonaia baten eta kobazuloko deabruaren inguruko ipuina.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta gero bai, e, Juanillo ei zan gizon handixe ta gogorra be bai, ta... kueban baten diabrue euela han ta zertu ei zien. Ta bakarrik ez ei zan atrebitzen deabru horren bille juten Juanillo hori, baiña beste bi topau zittuen: burdi-bolantie ta idixek errekan lepun hartute paseten zittuna bata, ta bestie, jo ipurdixaz ta mendixek zapaltzen zittuna. Jun die kueban barrure; horretarako, mille kinttaleko katxiporrie eruban txaleko-botoitik eseitte Juanillok. Beste bixok garbittu ei zittuen diabru horrek, baiña etorri ei jakon berai, ta jo ei xeban burun diabrue... baiña diabru gogorra. Mihiñe hagin bittartien suertau ta, hagiñen bittartien jota erdibittu ei zan mihiñoi. Baiña Juanillo horrek atzera be urten ei xeban, diabruoi han gatu ei zan baiña...

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia