Markina-Xemein (Bizkaia)

Jentilen inguruko kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jentilen inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oizeko istoridxena.

- Bai ba Oizen jentille, jentille bat ei zan Zekeridxan, zelakua itturrietatik aurreratxuago mendidxek honantz heltzen diren bide bat euen eta hantxen pare onduan euan Zekeridxua esaten dxako. Eta han euan jentil bat, hanka bakarra ei zan, hanka batekua ei zan-ta, baiña paleti handidxe, hanki bera eutsi soñin lepo gaiñean plantaute hara eitten eban aterpera. Ta gero ardidxek eta bere eittekuek eukazan hor, halan da, zera e belardixok ein dan eua zan da, baiña Oizen be beste jentil batzuk eta tratatzen ei zeben didarraz-ta, bestela be tratako eben kontixu baiña dana dala. Ta gero mutil koskorrak, ez dakit nik zelako mutil koskor batzuk jun die, hantxe zertu die eta zera e zelan e zizuen izenak eta batek “Nadie” esan ebala esan zetsen izena ta bestien izena ez naz akordetan eta zelako izenak eta zera, e gero jentille horrek jan eta, juan die bere etxera edo danalako lekure, ta jentil horreaz kontu-kontu, mutil koxkorra konfixantzie hartute ta zer ein eban jentil horrek e? harri handidxe hartu e, harri handixe eta atiari ipini eban , “koño hontxe gazak ondo!” pentsa ein eben eurek, eta halan ba orixu ixaten dan leku bertan ipiñi ei zeban jentil horrek ta lukartu ein zan bera, eta zer ei zeban ba “Nadie” izena eban horrek? hartu ta “ba!” begi bistara jaurti otsen ta itsututa gelditu zan eta aittitteri diarka […] horrek, eta “¿quién te hace daño?” esaten eutsen Oizkok eta “Nadie” ez, “Nadie”, eta zer jainkoan milagroren bat izango zala ta ez ziren atrebitu etorten Zekerixora, ta ba besti horrek zer ein eban ba, ez ebela urteko zera e bera zertu barik baiña ardi-narru mordu zeukezan ta ardidxei izenaz deitzen zotsen, danak han bere izenaz juten ein jakozan atin, eta denak lepun ikusite aurrera bialten ein zittuen. Zer ein ben mutil koskorrok e? hartxe ardi-narruak hartu behien gainetik eta ardidxan izenien zertu ta lanian ikusi aurrera, azkenengoa konturatu zan baiña azkenenguk e kolpe zotson gogor ardidxai lanetik, baiña zera narrutik, baina azpittik urten eta hil ei zen bera eta halan danak apartau zien.

Egilea(k): Lexuri Badiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia