Sorginkerien inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Aramaitako" kanpaiak joz gero, etxe ondoko iturrian gertatzen zirenak. Auzora etorri zen emakume batek sorginak ikusten omen zituen.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Arrieta
- Data: 1989(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: MAR-003/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
Neure ama zanak eta be... lehena itturrixe... oin ure harrixen eta ekarritte deukegu ta ure nahiku deukegu, baiña lehena soluan barreneko zuluen euen hiru etxentzako itturrixe. Iñoz, "aramaittekue" esaten jakon, oin jo be ezta eitten. Etxebarrin be ezta joko, ezta, aramaitteku? Joten da oin be? Bariñan ezta joten. Aramaitteku jo ezkero, gaizkillek ibiltten ziela ta, [illintzixe] sartzen otsen urai. Hori beroi da... esate baterako. Hori fedioi, nik ez dot izen. Neu adiña heldu nintzenetik aurrerakuek die horrek gauzok. Ni txikixe nintzenekuek, hamabi edo hamahiru urte neukezela hil zan. Horrexetako fedie eukien. Ta gero, ikusixek eta... Maruri aldekuek eta etorri zien, Aulestitik, errenteruek. Oterrekue, Juantxo Bariñako ezautzen dozu, ez? Horretxen jaixotetxekue zan andrie, ta gizona, zerekue... Aitteginarreba ta amagiñarrebaz, hara ezkondu zirela uste dot baina horraxe etorri zien ni txikixe nengula, errenteru. Kornelia eban izena amama horrek, eta harek sorgiñek eta ikusten ei zittuen.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!