Luisito Zelaia Balenziaga

Xemein; Markina-Xemein (Bizkaia) (1925-2018)

Biografia

Xemeingo Amallo auzoko Askurrina baserrian jaio, hazi eta bizi izandakoa. 11 neba-arrebatan, zazpigarrena eta lehen semea izan zen. Aita bertako semea zen eta ama Gatzatu baserrikoa. Bederatzi urterekin Urberuagako kapillan monagilo lanetan hasi zen eta eskolara joan orduko bertan aritzen zen; hori dela-eta, askotan berandu joaten zen eskolara. Gerra Zibilean bizi izandako oroitzapenak bizi-bizi ditu oraindik ere: Agarre baserriko mezan monagilo lanetan aritu zenekoa, 7 hilabetez artzain etxetik kanpo egon zenekoa, etxe osteko lurpeko ezkutalekuak, osabari irrati eta txakurra errekisatu ziotenekoa, etxea milizianoentzako taberna legez funtzionatu zuenekoa, Urberuagako soldaduen egonaldiak, errotara gauean egindako osterak... Ikazkin beharretan bi txondorretan ere aritu zen gaztetan eta lanbide horren berri ere eman zigun. Ahaztuen Oroimena taldekoek ere egin zioten elkarrizketa, gerrako kontuak jasotzeko (ikusi euren webgunean).

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-037 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-038 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-117 2016 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolara joan barik errotara Bideoaren ikonoa
2 Urberuaga bainuetxean monagilo Bideoaren ikonoa
3 Fronteko mezan monagilo Bideoaren ikonoa
4 Gerra garaian artzain Bideoaren ikonoa
5 Zazpi hilabeteko frontea Bideoaren ikonoa
6 Fronteko gudariak Bideoaren ikonoa
7 Gerran Askurrinan taberna jarri zuten Bideoaren ikonoa
8 Gerratean beti beldurrez Bideoaren ikonoa
9 Gerra etxean bizi izan zuten Bideoaren ikonoa
10 Gerra garaian etxekoen berririk gabe Bideoaren ikonoa
11 Gerrako isunak eta hildakoak Bideoaren ikonoa
12 Plazakolako zubia lehertu zuten Bideoaren ikonoa
13 Ilea ebaki zioten emakumeak Bideoaren ikonoa
14 Francok herri bat hartzerakoak, kanpaiak jotzen zituzten Bideoaren ikonoa
15 Irratia, txakurra eta ondasunak errekisatzea ohikoa zen Bideoaren ikonoa
16 Etxe osteko babeslekuak zelan egin zituzten Bideoaren ikonoa
17 Babeslekuen beharra Bideoaren ikonoa
18 Soldaduak Urberuagako bainuetxean Bideoaren ikonoa
19 Ogi gosea Bideoaren ikonoa
20 Monagilo lanak egin eta gero eskolara Bideoaren ikonoa
21 Gerraosteko eskola Bideoaren ikonoa
22 Gernikako bonbardaketako pilotuak Urberuagan Bideoaren ikonoa
23 Soldaduek nahi beste jateko zuten, gosea gero etorri zen Bideoaren ikonoa
24 Indaba, garia eta artoa udaletxera entregatu behar Bideoaren ikonoa
25 Txerria etxe barruan eta gauez hil behar Bideoaren ikonoa
26 Errotara ezkutuan joan behar Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia