Jose Elorza Salaberria

Markina-Xemein (Bizkaia) (1920)

Biografia

Etxebarriko Egixarren jaio zen, baina sei urte zituela Markinako Guen kalera etorri eta bertan egin zuen bizimodua ordudanik. Ama Etxebarrikoa zuen eta aita Ameriketan artzain ibilitako Lasturko semea (Deba, Gipuzkoa). Kaleko eskolara joan ostean, 15 urte zituela, Esperantzaren lantegian hasi zen beharrean eta bertan aritu zen erretiratu artean. Lantegiko lehen urtean eskolak ere jaso zituen, baina Gerra Zibilean lantegia Derio eta Zamudio aldera eroan zuten eta bertara joan ziren lantegia militarizatuta egon baitzen. 1939. urtean soldadu joan zen, justu-justu libratu zen gerrara joan barik. Ezpata-dantza kontuak, Gerra Zibileko bizipen gogorrak, zesta-punta, gurasoek eta gero berak izan zuen tabernako gora-beherak... izan ditugu berbagai. Lehen zintan, Enrike Guenetxearekin eta Raimunda Ibarluzearekin egin genion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-027 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-028 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-029 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-081 2014 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txerriak eta behiak Markinako Zelaian Bideoaren ikonoa
2 Esperantza lantegia Deriora Bideoaren ikonoa
3 Derio-Markina-Derio bidea bonbardaketa artetik Bideoaren ikonoa
4 Tropek bilbo hartu aurretik Bilbora bidean Bideoaren ikonoa
5 tropek Bilbo hartu zutenean bertan egon zen Bideoaren ikonoa
6 Esperantza 1939an bueltatu zen Markinara Bideoaren ikonoa
7 Urte bukaerako izatearren gerrara joatetik libratu Bideoaren ikonoa
8 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
9 Lantegitik korrika frontoira Bideoaren ikonoa
10 Esperantza lantegiko emakumeak Bideoaren ikonoa
11 Esperantza lantegiko materiala mundu zabalera Bideoaren ikonoa
12 Alemaniarrak Markinan Bideoaren ikonoa
13 Esperantza lantegiko probalekua Bideoaren ikonoa
14 Santa Barbara egunez soldadutzan jai Bideoaren ikonoa
15 ELA sindikatuko paperak erre Bideoaren ikonoa
16 Gorpuzti Eguna Bideoaren ikonoa
17 Aste Santutako prozesioa Bideoaren ikonoa
18 Garizumako buldak Bideoaren ikonoa
19 Gaueko txanda egin ostean mezara Bideoaren ikonoa
20 Bizarra kentzeko intxaurra ahoan Bideoaren ikonoa
21 Baserritarra ondo ibiliz gero, kaletarra ere bai Bideoaren ikonoa
22 Baserritarrekin hartu-eman ona Bideoaren ikonoa
23 Tabernatik mozkortu barik irteten jakin ez Bideoaren ikonoa
24 95-110 litroko zahagiak eta azunbre erdiko pitxerrak Bideoaren ikonoa
25 Mozkorrak askara sartzen zituzten pilotariek Bideoaren ikonoa
26 Tabernatan kantari Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia