Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria

Xemein auzoa; Markina-Xemein (Bizkaia) (1911-2014)

Biografia

1911. urtean jaio zen Plazakolako Torretxun eta bizimodua ere bertan egin du. Etxea Xemeinen egon arren, elizaz Berriatua da. Aita bertakoa zuen eta ama Elizburukoa. Aitak etxe ondoan zegoen zentralean egiten zuen behar, "Salto Rios Ondarroa" izenekoan; hori dela-eta, 30. hamarkadatik ezagutu ditu argia eta telefonoa etxean bertan. 101 urte betetzear izan arren, oso gogotsu kontatu zizkigun bere garaiko eta baita aurreko kontuak ere, auzoan bizkondea zegoen garaikoak eta bere jaiotetxea abade-etxea izan zenekoa, esate baterako. Sei urte zituela ama hil zitzaien eta aitagaz eta amamagaz hazi ziren. 10 urte zituela zabaldu zen Aspiltzako eskolan  eta bertara joan zen 15 urtera arte. 1932ko kintoa da eta soldadutza ostean, ezkondu eta semea baten aita zela, Itxasalde batailoiko Boga-boga konpainiarekin frontera boluntario joan zen. 1936ko urrian joan eta 1937an bere burua Bilboko Carlton hotelean entregatu eta preso hartu zuten. Bilbon, Logroñon, Asturiasen, Torrelavegan... egon zen langile-batailoietan barbero lanak egiten zituen bitartean, zubiak zein abiazio-zelaiak konpontzen 1939. urteko ekainean askatu zuten arte. Gazterik alargundu zen, baina berriro ezkondu zen aurretik etxean izan zuen neskameagaz. Beti aritu izan zen baserriko beharretan, kanpoan lan gutxi egin baitzuen. Ahaztuen Oroimena taldekoek ere egin zioten elkarrizketa, gerrako bizipenak jasotzeko (ikusi euren webgunean).

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-041 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-042 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-043 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-076 2012 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Jaio eta segidan bataiatu zuten Bideoaren ikonoa
2 Bizkondearen sasoiko abade-etxea Bideoaren ikonoa
3 Burdina Debara eroateko bidea Bideoaren ikonoa
4 Bizkondearen garaiko etxeak Bideoaren ikonoa
5 Burdinagaz lan asko egiten zen Bideoaren ikonoa
6 1918a gripe urtea Bideoaren ikonoa
7 1920ko krisia Bideoaren ikonoa
8 Primo de Riveraren diktadura Bideoaren ikonoa
9 Bi soldadutza aldi: Errepublikan eta frankismoan Bideoaren ikonoa
10 Itxasalde batailoian gudari preso hartu arte Bideoaren ikonoa
11 Itxasalde batailoiko Boga Boga konpainia Bideoaren ikonoa
12 40 lagun batailoitik aldendu ziren Bideoaren ikonoa
13 Bilbon beraien buruz entregatu zuten Bideoaren ikonoa
14 PNVkoen Zabalburuko txaleta Bideoaren ikonoa
15 Itxasalde batailoiaren ibilbidea Bideoaren ikonoa
16 Mexikoko eta Alemaniako munizioa Bideoaren ikonoa
17 Ezkonduta egon arren, gerrako gutunak aitari Bideoaren ikonoa
18 Bilbotik LogroƱora preso Bideoaren ikonoa
19 Miranda de Ebroko, Bilboko eta Llaneseko langile-batailoian Bideoaren ikonoa
20 500 preso langile batailoiean Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia