Mañaria (Bizkaia)

Apurtutako atzamarra zumitzarekin lotu

Apurtutako atzamarra zumitzarekin lotu Medikuarenera gutxi joaten ziren. Atzamarra apurtzerakoak zumitzekin lotzen zuten osatu arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Medikuarenera gutxi joaten ziren. Atzamarra apurtzerakoak zumitzekin lotzen zuten osatu arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure amak eta aitte be ez zien izengo medikutara asko joanikoak.
- Lehenau medikugana asko ez zan juten holan zerien, edozer dekozulaitiño-ta, bai! Lehenau apurtzen zien igual atzamarra apurtu-ta zera, lotu zozer ipini zimitzek-eta. Zimitzek bakizu zertzuk dien? zuk bakizu. Zimitzek ipini ta lotu trapure ta hari batzukin igual, ta halantxik osatu, osatu artien.
- Esplikeu eizu zertzuk dizen zimitzek.
- Zertzuk dien zimitzek? egurrek.
- Baia ze egur?
- Ze egur? edozein, ona! ze esango dotsut? baia lisue izen ezkero egurre. Esate baterako urrenak edo intxaurrenak edo holakoak, holakuek.
- Suterako ibiltzen dienak.
- Klaro sue eitteko-edo ba.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia