Mañaria (Bizkaia)

Apurtutako atzamarra zumitzarekin lotu

Apurtutako atzamarra zumitzarekin lotu Medikuarenera gutxi joaten ziren. Atzamarra apurtzerakoak zumitzekin lotzen zuten osatu arte.
Medikuarenera gutxi joaten ziren. Atzamarra apurtzerakoak zumitzekin lotzen zuten osatu arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure amak eta aitte be ez zien izengo medikutara asko joanikoak.
- Lehenau medikugana asko ez zan juten holan zerien, edozer dekozulaitiño-ta, bai! Lehenau apurtzen zien igual atzamarra apurtu-ta zera, lotu zozer ipini zimitzek-eta. Zimitzek bakizu zertzuk dien? zuk bakizu. Zimitzek ipini ta lotu trapure ta hari batzukin igual, ta halantxik osatu, osatu artien.
- Esplikeu eizu zertzuk dizen zimitzek.
- Zertzuk dien zimitzek? egurrek.
- Baia ze egur?
- Ze egur? edozein, ona! ze esango dotsut? baia lisue izen ezkero egurre. Esate baterako urrenak edo intxaurrenak edo holakoak, holakuek.
- Suterako ibiltzen dienak.
- Klaro sue eitteko-edo ba.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia