Mañaria (Bizkaia)

Umeen fardelak

Umeen fardelak Umeen fardelak izara zaharrekin eta mantarrarekin egiten ziren. Umeen prakek atzealdean joskura solte izaten zuten makurtzen zirenean kaka libre egin zezaten.
Umeen fardelak izara zaharrekin eta mantarrarekin egiten ziren. Umeen prakek atzealdean joskura solte izaten zuten makurtzen zirenean kaka libre egin zezaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta "umiek kanbixeu" esan dozu. Umiek lehen, oin pañalak-eta eukitten dabez, lehen?
- Ba orduen ez, orduen izarak. Txikixek harak eta oiñezerako edo juen artiño, mantarrak esaten zan, mantarra. Izarie eta ganetik mantarra, sendo-sendo bat eindde, noberak edo joskilliek einde. Mantarra, entzunde dekozu? mantarra ganetik. Ta geroba pixkat zertzen zien orduen, oiñezera-eta juen deittezan, gonatxuek-edo, orduen gonatxuek edo prakatxuek-edo, holan izeten zien. Ta mutillei be bai prakatxuei edo oiñez edo zerien, ba praketara kaka ein ez dizien be makurtzen zien orduen, kanpora ein dizien, prakak atzie zabalik-eta.
- Zelan hori? prakak zelan, esplikeu eizu.
- Ba erropak joskurie zertzen jake ba. Beittu eizu! hau ta honek jositte bixok egon biherrien, ba joskurie honango bat-edo suelto ta makurtzen zien orduen ba praketara be [...] kaka.
- Libre.
- Ba klaro libre.
- Ta gero hori dana eskuz garbittu biher.
- Bai, ha kanpora eitten abanien harek gero paletiaz, bota zozeaz askara edo zozelan paletiaz. Iñun die, iñun dienak urtengo die hemen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia