Etxeko garbitasunak eta usain gozoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: MAN-019/029
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Etxeko garbittasune? arenetako geuzie bazan, belaunikoa pareu eta "ri-ra-ri-ra" eskobilla zahar bategaz lelengo eta gero moltso bataz [...] eta holan. Oingo moduen lustrerik-eta ez, e! oin jentiek baztarratan lustrie da, baia. Lustrie edo brillue esan gure dot. Lustrie lehen be zan handiki etxietan-eta zien lustriek eta horrek be.
- Itsuskixe-eta?
- Itsuskixe? edo holako kañaberazkue eta giñerrezkue-edo.
- Fregonarik?
- Fregonie? baldie.
- Bakarrik.
- Ba sartu han baldien trapu zahar bat eta beti estutute.
- Eta horrek moltsoak zelakoak izeten zien?
- Moltsue? ba trapu zaharren bat.
- Edozein trapu?
- Bai, dekenak deken modukue. Oingo moduen dendara jun ta erositte ez, e! ai jaingoikue, hau ona!
- Erropa zaharren bat orduen?
- Traste zaharra, ezetarako ez dan traste zaharra.
- Ta ibiltzen zenduen bedarren bat-edo usiñe atateko?
- Bedarra?
- Ereinxotza edo holako zozer.
- Ereinxotzie bai, erromedue be bai. Etxien be usaiñe edo zozer eittie gure bazan, txingerrak atara katxarro zahar batera eta ereinxotzien orrixek bota edo romerue bota edo ta haixe ereinxotz usiñe ta erromeru usiñe. Lehenau umiek be txikixek kanbixetan zien orduen, ba brasie atara eta ereinxotzie bota hara ta paseu zerien ta ume txikixek be oin koloniakaz dauzen moduen, ereinxotzi usiñegaz egoten zien, ibiltzen zien. Ta bakizu hori be, ez? entzun dozu, ezta?
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!