Mañaria (Bizkaia)

Abereak kendu zizkieten

Abereak kendu zizkieten Behiak, ardiak, astoa, ahuntzak, oiloak... zituzten etxean. Bere aita Izurtzara joan zen abereekin eta milizianoek ia denak kendu zizkieten. Sei oilo eta ahuntz bat baino ez zuten mantendu; oiloak ohe azpian ezkutatzen zituzten eta ahuntza tuberia batean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behiak, ardiak, astoa, ahuntzak, oiloak... zituzten etxean. Bere aita Izurtzara joan zen abereekin eta milizianoek ia denak kendu zizkieten. Sei oilo eta ahuntz bat baino ez zuten mantendu; oiloak ohe azpian ezkutatzen zituzten eta ahuntza tuberia batean.

Transkripzioa

- Ta gurien be, ardixek be baegozan ta behixek be bai ta astue be bai ta ahuntzek be bai ta oilluek be bai. Ta aitte ba Izurtzara bajatu zan, zerakin, behixekin ta ardixekin, ta erun otsiezan lantzien ba lantzien ardi guztxiek, milizanuek edo dana dalakuek, tropak edo historixa, lantzien bat hildde jango abien-edo, ardi guztixek eta behixek be bai. Ta astue ume eitteko ta orduen astuek-eta frentera, ta Otxandixora eroan abien, Otxandixon frentie hor. Ta astue be kendu oskuen eta eroan abien. Ta geldittu giñen sei oillo ta ahuntz bataz, ta harek sei oilluek kajan sartu ta egunez eukitten geñuzen ohepien sartute ta ahuntze eukitten geñun egunez, ostien errekie eguen, gure amamen-eta ostien errekie egon zan, ta han ba kalietako tuberixak-eta zerien, eta halangoxe tuberixa baten sartute ahuntze eukitten geñun, ta gabetan atara ta jaten emoten gontsen. Ta oillueri be gabetan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia