Mañaria (Bizkaia)

Etxeko ganaduak toki segurura eramaten

Etxeko ganaduak toki segurura eramaten <p>Gerra hasi zenean, Anastasioren etxeko ganaduak Iurreta eta Eubako senideen etxeetan banatu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Anastasioren etxeko ganaduak Iurreta eta Eubako senideen etxeetan banatu zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba lelengo txarrena zana, ganeuek atera ein biher etxetik. Lelengo biajie ein giñun, Idxorretara. Han ganaduek itxi ta etxera. Durangotik urtetan abien, ta: “¿de dónde venís?”, “de Iurreta”. Ezta? “¿A dónde vais?”, “pues, a Mañaria”. “¡Vuelta! ¿De donde viene? Allí”. “Pero, tenemos la familia”, aittek esan otsien. Familidxen eske guezela. Ta hemen ama, tia bat eta anaiak. Bueno tia esanda ezta izeko igual deu, harek tia esaten gontsen euskeldune zalako. Ez, itxi oskuen pasetan. Etorri giñien, etorri etxera ta ba pozik. Baia atzera, ganauaz hondiño! Handik egun bire, atzera ganau bat, behi bat eta txahala itxi kortan, ta bestiekaz Zorrontzara, Eubara. Han baserri baten itxi, han herriko batzuek topeu giñuzen ta esan eustien, ba, han zera zan, Juan ezta? Bai, Juanita zan, Maria, ta han. Ni gelditzeko han, gelditzeko, ezta! Bertakuk giñien ta, ondokue. Bai zera, nik aittaz, atzera hona, Mañarire. Hork be entzuten dauz ala? De dios! Ta, etorri giñien ta orduen ba “¡alto!”. Emon oskun hor Euban, gixon batek errekadue, Izurtzan, bere andrieri esateko Zorrontzan, itxaingo otsiela. Neure artien: “Nora jungo dok ba, Zorrontzara?”. Bera ba negarrez andrioi, ta gu ba etxera.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia