Neba metrailaz zaurituta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: MAN-002/026
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Ta klaro, kortatik ixildu zien ta ba kortatik urten geñun. Ta esan euskun amak: “Ba jun biher dogu /biou/ horra, bestaldeko baserrixetara”. Klaro zegaittik? Ha beste baserrixek ez die ikusten, hatxa dauke honetara. Ta gurie bai, gurie pare-parien, gure baserrixe baia harek ez zien ikusten. Ta esan euskun: “Harexe baserrixetara jun biher dogu /biou/”. Ta arin etxetik harantza, gu pasetan ikusi atzera. Errementau baban, geruntzen errementau babana, neba nauxixe ta ni, ba, naustutxuauek eta gu arin, gu bixok. Ama beste bixekin atzerau. Aitte ordureko erunde eukien, junde zerera. Ta esan euskun amak: “Juen arin, juen arin, juen arin” Baia arin juen giñien, baia errekara sartu orduko, errementa euskun honetxek be, gabien azpikaldien, kañonazuek. Ta nik nekezan eskuek, honantxaik eruen nebazan, begixek bistan baia besterik ez, zer pentseute. Ta nebie ariñau aurretik. Nebie metreilliek jo aban, honako lekuen, ta sartu otsen ta barrun geratu jakon metraillie. Baia halan ta guzti be, beruaz segidu egin aban. Baia harek segidu aban gu, jun biher geñun /bigeñun/ baserrire barik aurrerau, haraxe, hatxen ezkiñara. Ha be, ezkutetan harexe. Ta bueno, ni be bai. Ta gero, etorrri zan ama be atzien. Harek, ostera, sartu zien beste bixekin kaiñuen, ure goittik behera etorten zan kaiñu baten. Entzun abien, orduen kañonazue zerien. Ta harek ba, handik urten ta gu baiño atzeratxuau, sartu giñen baserrixen. Ta ba han, gengozan, ta zelan da ba paseu gendun sustue, ta ibilli giñien, ta esan euskun bertako gixonak: “Nik ez dakit hor umen bat-edo dau, ama diarrez-edo”. Ene! gure amak esan eban: “Ene, gure Zelestiño!”. Pentseizu. Geunken zertute gengozan, ezer akordau bez, ta hantxe ez dakit zer pentsauten egoten giñien, eon giñien. Ta ba jun zien. Ta klaro ha gixajue ezin etorri, hankie euken heridute-ta, metraillie sartute.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!