Bataioak eta umeen izenak
Bataiatzera umea ama pontekoak eramaten zuen. Aita eta ama pontekoak joaten ziren bataiora, baina umearen aita ez zen joaten. Umearen izena, mutikoa bazen, aita pontekoak erabakitzen zuen.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: MAN-002/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
- Ta nor joaten zan bautidxora?
- Madriña bat. Madriñi esaten gontsen batek umie eruten aban. Ta gero aitte puntakuek eta ama puntakuek. Aitte puntakue ta ama puntekue ba, ez dakit zuk esaten dozun, aittebitxi ta amabitxi.
- Bai, bai, bai. Eta aitte bera?
- Ez.
- Ez?
- Aitte ez.
- Semea: Ez zan eliza zalie.
- Aitte beti elizara, baia umiek, umiek, bautizuen ez euen hori, kostunbrioi. Hemen ez behintzet. Aitte sekule be ez zan juen aitte.
- Umien izena nok elegitute eban? Umien izena?
- Umien izena hori beste bat. Horren izena han auzuen beheko baserriko mutil bat, ta orduen ez zan baia oin beren andrie zan, bizi da hori Felipa Insunza, horren amabitxidxe zan.
- Semea: Ama ponteko.
- Ama ponteko. Ta batak hau imiñi biher jako biher jako /bidxako/; bestiek bestie imiñi biher jako /bidxako/. Baie orduen esaten zan, aitte puntakok mutillena, aitte puntakok, esan biher deuela /bideuela/. Ta auzun be, esaten euskuen gaztiek eta be, batien Jabier, bestien ez dakit zelan, ta zer idxen imini biher dotsezue /biotsezue/? Ta baia ez dakigu. Aitte puntakuk berak esan biher daule /bidaule/ diño-ta. Elizara aitte puntako ama puntakuek eta aiñie umiaz, ta izen imiñi biher jakon /bijakon/ jakin ez, horrek. Ta abadiek hasten zan orduen zerien eta: “Bueno, ze izen dakarzue?”. Ta gero beittu bestik, bestik beittu ta, aitte puntakok: “Apolinar!”. Ixenik akordau ezin ta etxin be gero.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!