Arropak garbitu, zuritu eta usain ona ematen
Izara eta arropa zuria garbitzeko lixiba eta anila erabiltzen zituzten. Umetan bere ama irakindako urarekin lixiba egiten gogoratzen du. Arropari usain ona emateko ereinotza erabiltzen zuten.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: MAN-002/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Ba niri Salomek esan eusten, bolas maravillosas-edo, akordetan zazela.
- Bolas maravillosas horrek, izengo zin gerokuek. Gerra aurrekuek ez. Gerokuek.
- Eta jabon txinbo bai eta izerantzat-ta, erropa zuridxentzat?
- Lejia ta anille.
- Anille?
- Anille. Azule, anille. Azkenengo aklaraue emoten jakona, idxeten zan. Ure imiñi baldien, anille bota hari anille, ez heutse, trapuen eoten zien. Ze heutse, ezpabe, zertu eitten da, pegau eitten da iguel idxeretan; baia ha bestie traputik ez zan soltetan. Ta haren azule, ure azul-azul imintten aban eta izerak-eta, gauze zuridxek, hantxe paseu, ta kolorie ederra eukitten abien.
- Baiña ur hotzetan?
- Ur hotzetan. Errekan bertan aklaretan zien orduen. Bai, bai.
- Ez zenduen irekitten jartzen? Ez?
- Irekitten jarri ure? Ez! Nik neure akorduen, ez dot nik neuk sekule. Baia ni akordetan naz gu, gu txikidxek giñien orduen, gure amak-eta beste modu baten-ta, erropak-eta garbitzen abiezena. Barriketan. Barrikak, lixibie esaten otsien. Hari heutee bota ta hantxe, hantxe garbitzen aben. Ta zelako kolorien ateraten ebezan erropak!
- Lixibie ta ur irakitten?
- Ba izengo zan.
- Lixibie esaten jako horreri.
- Ba orduen ur irakiñe izengo zan. Lexibie, esaten otsan. “Bueno, ixilik egon nik lixibi ein biher dot /biot/-eta”, iguel esaten oskun.
- Ta bedarrik, eukaliptue edo ereiñotza edo usiñe emoteko?
- Eukalipto bedarrak edarrak eote zin gure baserridxen.
- Ta ibiltzen zenduezan?
- Bai.
- Garbitzeko?
- Garbittu eitteko erropie?
- Usiñe emoteko.
- Ez. Hori zan eridxontzie. Eridxontzie, eukaliptu baiño eridxontzie gehidxau. Eridxontzie, horregaz hor lexiban ipiñtten ebazan amak. Hori bai, bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!