Maistrari "doña" esaten gerraostean hasi ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan neskak eta mutilak gela ezberdinetan ikasten zuten. Itaurrean egin behar zutenean ezin ziren eskolara joan. Gerra aurretik maistra euskalduna izan zuen. Maistrari "doña" esatea gerraosteko kontua izan zen.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:03:03
- Erref: MAN-002/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Ta eskolan nungo neska-mutillek batzen ziñien?
- Bertakuek, Mañerikuek .
- Danok eskola baten?
- Ez, ez, ez. Maisue ta maistrie bidxek euezan diferentietan.
- Semea: Gela diferentietan.
- Mutillek ta neskak. Ta edadeka diferentzidxetan zan?
- Ez. Danak zien antzera orduen. Ze hasten zien gero komuniñue eitten abien neskak eta mutillek be batera; ta ba, edade bardinantza. Ta bai, zahartxuauek eta gaztetxuauek be bai baiña oingo moduen, oingo moruko zerik ez zan. Orduen klaro, eskolara be juten zan igul gaur, te bidxer, bueno: oin batak edo bestiek geratu biher dozue eskolara barik; ba iturren ein biher dozue /biozue/-ta. Hori iturren, badakizu zer dan?
- Esplikeu.
- Hori iturran izaten zan, baserridxen biherra ein biher izeten zan behidxekin. Behidxen aurrien, bat jun biher izeten aban, behidxek ondo jun deittien, artez, hari segietan. Ta atzien, behidxen atzien erueten zan, ba hori, erremintta bat, guk esaten gontsen batzui aria; bestiek burdin-arak. Ta goldie be bai. Ta ba holako geuzak. Ta klaro, baten batek, umen batek, geratu ein biher izeten eban ittaurren ein biher bazan. Holan izeten zan.
- Ordun,baserriko biherrak eitzeko, eskola barik
- Bai. Ta gero, orduen eskolara juten giñien orduen be, iguel: “gero iluntzien, etorri arin, ze eiturran ein biher dozue /biozue/”. Ta lanik ez, “ein daidxela Zelestiñok”, nik be esaten notsen nebiegaittik. Ta bestiek be: “ba nik bez, ein daidxela Luziak”. Bueno, baia baten batek ein ein biher. Edo negarrez edo zerien, baia ein ein biher. Ta gero bai, gero handik urten ta gero umen bat zaintzen edo. Ixekok esan dau: “umiek zaintzen, aber jungo zaien illuntzidxen?” Ta bueno, ba juen. Juen ein biher.
- Eta eskolan, maestrie euki zenduen?
- Maestrie, bai.
- Nongotarra?
- Nungotarra zan be ez dakit. Ez dakit nungue zan bera. Nik beti ezetu naban, hortxe euela, baia kanpokue ez zan ixen! Kanpokue bai baia herrikue ez zan! Baia.
- Euskeldune?
- Bai, bai, euskeldune zan, bai. Gero, gerraostien, erdeldunek euki giñuzen, hori bai. Ixena badakit. Lelenkuk, zer euken, Anastasia, euken izena baia nungue zan-ta ez dakit.
- Ta Anastasia zan edo doña Anastasia?
- Bueno, baia guk, “doña” sekule be ez gontsen esaten. Gero, gero, gerraostin esaten gontsezan “doña” ta horrek. Baia aurretik, ez, aurretik ez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!