Irakaslea, "makiladune"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-045-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola kontuak. Irakaslea nolakoa zen; "makiladune". Zigorrak nolakoak izaten ziren. Zer ikasten zuten.
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 28a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: MAL-045/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Ta ze eskolan-ta? Holan akorduz.
- Maistrie gogorra.
- Bai?
- Buenooo, makilladune, makilladun maistrie.
- Euskaraz ein bihar?
- Eeeee?
- Edo erdaraz ein bihar?
- Horixe, nahi ta ez bez, nahiz ta bera euskalduna izen, berak euskaraz jakin bai, baiña euskaraz ein ez.
- Eta gogor eitten otsuen? Gogorra makilladune, eta erakutsi?
- Erakutsi ondo. Oin haren problemie burugogorra zanandako problema handixe. Oin erreztxua ibiltzen ginttezenandako ba ez hain txarto, oin buruen sartzen etxakonak haren erruki e! burun reglie apurtuartekuk.
- Haren erruki esan dozu.
- Bai haren erruki. Belauniko liburu bana ipini eta han hormai begire. Ta bat emon eutsen, regliakin emon eutsen golpiaz odola darixola belarrittik eta dana, baiña berez ez danai ezin sartu, ez penagarrixe, osea… pena emoteko.
- Ganera noberak ezin ein ezebez…
- Ez e bai ixilik egon hadi, ezer ein? ixilik bakoitzak…
- Norberari etorriko ete dan.
- Norberari tokaten etxakonian pozik, ni “con suerte”, bai hainbat bider entzuten egon na, aber zeaitxik ez nintzen juten ba eskolara gehixau. Ezin izeten zunan jun, ze ein asko egoten zunan etxin-ta.
- Esan don zera, ez? apremidxadie ein zotsunala.
- Ez errez errez.
- Ondo sartzen?
- Juten nitzen, berak ori esaten junan ba.
- Gehixau jakiteko…
- Gehixau jungo banintz, ba asko ikasiko nabela, baiña..
- Eta orduan zer erakusten euen maestriek.
- Entzikopledixa osue, liburu handi baten, denetik. Bueno atsalde partez juten zanak egixe esan ba, problemak eta holako gehixau, lenguajik-eta baiño.
- Astirik ez euen han bueltan juateko-edo, atsaldetik ez joateko-edo?
- Ez, bai, atsadetik bai, atsaldetik atsalde osue illundu arte.
- Bai eitten zenduen e?
- Ez klaro partikularrakin sumaute.
- A klaro horixe.
Egilea(k): Aritz Hoyos
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!